EAJ-PNVk Barakaldoko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren araudia onartzeko premia gogoratzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Barakaldoko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren araudia onartzeko premia gogoratzen du

EAJ-PNVk Barakaldoko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren araudia onartzeko premia gogoratzen du

2013/02/01


Euzko Alderdi Jeltzalea atzo premiazko mozioaren alde agertu zen, zeinetan Gobernu taldeari eskatzen zitzaion lehenbailehen etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren araudia onar zezala.

Duela hilabete batzuk, erabiltzaileek eta ELZko langileek EAJ-PNVrengana jo dute beraien ardura helarazteko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren ematearen txikiagotzearen aurrean, PPko gobernu zentralak ezarritako azken aldaketen ondorioz.

Atzoko osoko bilkuran EAJ-PNVk PSEri gogoratu zion Barakaldok zerbitzua behar duten erabiltzaileak dauzkala. Izan ere, zerbitzu hau emateko aurrekontuan beharrezko kopurua esleituta daukagu eta badauzkagu langileak oso lan ona egiten dutenak eta arduratuta daudenak, Udalak ematen duen zerbitzuaren txikiagotzeak beraien lan-postuak arriskuan jartzen dituela ikusten dutelako.

Partekatu:
Twitter Facebook