EAJ-PNVk Barakaldoko berrogeita hamar pertsona inguru bilduko dituen World Kafea antolatu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Barakaldoko berrogeita hamar pertsona inguru bilduko dituen World Kafea antolatu du

EAJ-PNVk Barakaldoko berrogeita hamar pertsona inguru bilduko dituen World Kafea antolatu du

2014/11/17


Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur arratsaldean World Kafe delakoa egingo du, zeinetan Barakaldoko hiritargoaren berrogeita hamar inguru ordezkarik parte hartuko duten, talde dinamika batzuen bidez, etorkizunera begira egon daitezkeen erronkak identifikatzeko eta denen artean Barakaldo hirirako nahi duten eredua osatzeko ekarpenak aurkezteko.

Lan jardunaldi hau sartzen da GORA BARAKALDO izenburupean EAJ-PNVk iragan urteko abendutik hona garatu izan duen hiritarren parte hartze egitasmo barruan. Ekimen honen bidez bilatzen da Barakaldoko herritarrak eta elkarteak Barakaldo herriak behar duen aldaketaren protagonista bihurtzea.

Orain arte, 181 elkarrizketa pertsonal egin dira Barakaldoko esparru ezberdinetako pertsona eta talde eta elkarteekin. Aldi berean, mugikorren aplikazioa ere egin da, eta web ataria jarri da martxan GORA BARAKALDO izenarekin, eta Barakaldoko auzo guztietan karpak jarri dira hiritarren irizpide eta iritziak bertan jasotzeko eta parte hartze bide ezberdinen bidez, Barakaldo herria hobetzeko ekarpen eta proposamenak jasotzeko.

EAJ-PNVk urrats berria eman du gure herritarren iritziak eta ekarpenak entzuteko eta ezagutzeko. Oraingo honetan, gure buruari jarri diogun erronka da diagnostikoa osatzea eta Barakaldoko hiritarrekin batera herritarrek orain arteko prozesuan antzeman dituzten gabezia eta arazoak identifikatzea ekonomia eta enplegu alorrean hiritarren segurtasun esparruan, zerbitzu publikoetan, kulturan eta ekipamenduetan eta abar.

Helburu honekin EAJ-PNVk ekimen berritzailea antolatu du Barakaldon. World Kafe izenekoa egingo du zeinetan herriko pertsona eta erakundek parte hartuko duten. Zalantzarik ez dugu interes handiko proposamen eta iradokizunak aurkeztuko dituztela, hainbat esparrutan egin duten ibilbideari eta irabazi duten esperientziari esker (kulturan, kirol eta hezkuntza esparruan, hirugarren sektorea, komunikabideak, enpresa mundua, euskara…).

Jardunaldia 19:00etan hasiko da, Clara Campoamor kultur etxean. Hiritarren parte hartze prozesuetan aditu diren teknikariek dinamika arin eta berritzailea erabiliko dute orain arte eginiko diagnosian sakontzeko eta Barakaldoko hiritarrek azaldu dizkiguten kezkak eta beharrizanak gure Barakaldo maiteak epe labur eta ertainean aurre egin beharko dien erronka bihurtzeko.

GORA BARAKALDO egitasmoan parte hartu eta lagundu dugun guztiok sinesten dugu gu guztiok izan gaitezkeela behar ditugun zerbitzuak zein diren pentsatzeko eta zehazteko gai, hau da, zerbitzu hauek nola eman behar diren, esparru publikoek nolakoak izan behar dute eta, jakina, gure udalarekiko ditugun harremanak nola gauzatu nahi ditugun.

EAJ-PNVk gogora ekarri nahi du GORA BARAKALDOKO protagonistak Barakaldoko hiritarrak eurak direla, eta beraiek eginiko ekarpen eta iradokizunak eta proposamenak jaso egingo direla eta “15, 15rako” kanpaina osatzeko erabiliko direla. Hau da, beren iritzi, kexa eta iradokizunak EAJ-PNVk bere egingo dituen 15 konpromisoak izango direla eta konpromiso hauek udal hauteskundeetarako egitasmoa osatuko dutela, baina ez bakarrik udal hauteskundeetara begira, baizik eta baita ohiko jardunbiderako ere.

Barakaldo, 2014ko azaroaren 18a

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA

Izp.: Amaia del Campo (udal bozeramailea)

Partekatu:
Twitter Facebook