Euzko Alderdi Jeltzaleak espero du Barakaldoko gobernu sozialista taldeak barakaldarrei ez huts egitea eta, beste garai batzuetan bezala, azken batzarrean osoko bilkurak hartutako erabakiari entzungor ez egitea. Batzar honetan EAJ-PNVko mozio bat onartu zen. Mozio honen bidez, Udalari eskatzen zitzaion Oiola urtegia udal hornitzeko sarera ez konektatzea, edozein kutsatzaile-foku kendu eta ez dagoela arriskurik ziurtatu arte.
Osoko bilkurak onartutako gaiak:
EAJ-PNVk Barakaldoko PSEk beraientzat eragozpen diren mozioak ez betetzeko ohiturarekin ez jarraitzea espero du. Aurrekariak ez dira itxaropentsuak, are gehiago osoko bilkuran zehar Ingurumen zinegotziaren jarrera kontuan hartzen badugu, gure alderdiak eta beste oposizioko alderdi batek egindako galderak erantzuteari hiru aldiz uko egin baitzion. Galdera hauek egin genituen osoko bilkurak agindutakoa beteko zuen jakiteko. Bere erantzuna isiltasuna izan zen, oso kezkagarria iruditzen zaiguna.
Partekatu: