EAJ-PNVk Barakaldok azkenik jolasgune estaliak edukitzea lortu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Barakaldok azkenik jolasgune estaliak edukitzea lortu du

EAJ-PNVk Barakaldok azkenik jolasgune estaliak edukitzea lortu du

2013/12/26


Euzko Alderdi Jeltzalearen ustez, alderdi guztiek atzoko osoko bilkuran gure alderdiak aurkeztutako mozioa onartzea berri ona da. Horretan, udalak udalerriko auzoetan pixkanaka jolasguneak estaltzea eskatzen genuen. EAJ-PNVk auzokide baten izenean mozio hau aurkeztu zuen. Auzokide honek azken urtean zehar barakaldarren 1000 sinadura baino gehiago bildu ditu, ekimen hau babesten dutenak.

EAJ-PNVk PSEk kasu honetan mozio hau betetzea espero du. Hala ere, tamalez, Alkatearen eta bere taldearen aldetik mozioak ez betetzea ohiko bihurtu da. Ekimen honen bidez Barakaldoko familiek onurak lortuko dituztela gogoratu diegu. Bada garaia gurasoak seme-alabekin beraien herrian, Barakaldon, zabuez gozatzeko eta gure inguruko herrietara joateari uzteko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook