Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean mozio bat aurkeztu du non Barakaldoko Alkateari, Udal Kirol Erakundearen (UKE) Zuzendaritza Kontseiluaren berezko Lehendakari gisa, funtzio horiek pertsonalki onar ditzan eta Batzordearen bilera bultza dezan Lasesarre Kiroldegiko Taberna-Kafetegiaren eta SPA-bainuetxearen enpresa adjudikaziodunarekiko arazoak tratatzeko eta erabakitzeko.
EAJ-PNVk uste du UKEren Zuzendaritza Kontseiluaren gaurko egitezko Lehendakariak ez daukala iniziatibarik ezta bulkadarik ere adierazitako arazo larrietarako konponbidea bilatzeko. Horregatik, eta erakutsitako zereginetan gelditasun honek UKEri, Udalari eta gure auzotarrei gainerako kalte eragin ditzala saihesteko, Alkateari, UKEren Zuzendaritza Kontseiluaren berezko Lehendakari gisa, eskatu diogu funtzio horiek pertsonalki onar ditzala eta Batzordearen bilera bultza dezala adierazitako arazoak tratatzeko eta erabakitzeko.
Partekatu: