Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetan mozio bat aurkeztu du. Mozioan alkate berriari Tontxu Rodríguezen agindua bertan behera uztea eskatzen diogu, hau da, Barakaldoko udalean egiten diren kontratazio mahaietan oposizioko talde politikoek parte hartzea debekatzen zuena.
EAJ-PNVk alkate berriarengan jarrera aldaketa espero du, administrazio publikoek egindako kontratazioak errezeloak eragiten dituelako eta kontrol handia eskatzen duelako. Beraz, ez genuke ulertuko alkate berriak, kudeaketan gardentasuna iragartzen duena, oposizioko talde politikoak kontratazio mahaietatik kanpo uztea.
Partekatu: