EAJ-PNV-k Gora Barakaldo egitasmoaren baitan antolatutako hitzaldian aztertuko da Barakaldon Guda Zibil garaian bizi izandakoa - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNV-k Gora Barakaldo egitasmoaren baitan antolatutako hitzaldian aztertuko da Barakaldon Guda Zibil garaian bizi izandakoa

EAJ-PNV-k Gora Barakaldo egitasmoaren baitan antolatutako hitzaldian aztertuko da Barakaldon Guda Zibil garaian bizi izandakoa

2015/02/23


Clara Campoamor kultur etxean eskainiko da bihar ‘Guda Zibila Barakaldon: 1936-1937’ izenburuko hitzaldia, Euzko Alderdi Jeltzaleak Gora Barakaldo egitasmoaren barruan antolatu duen hitzaldi zikloaren barruan.

Hitzaldi hau 19:30ean hasiko da eta Aitor Miñambres izango da hizlaria (historialaria, Berangoko Burdin Hesia museoko zuzendaria eta Sancho de Beurko Elkarteko kidea), eta aurkeztu eta dinamizatuko du Mikel Alvira idazle eta irakasle ezagunak.

Hitzaldira bertaratuek denboran atzera egingo dute 1936ra arte eta Barakaldoren egoera ezagutu ahal izango dute gatazka hasi baino lehen eta guda hasi zenen garaian. Euzkadiko Gobernuak eginikoa berraztertuko da eta lehen gudariek egindakoa, hau da, Gordexola, Baracaldo, Celta eta Olabarri batailoiei tokatu zitzaiena.

Aitor Miñambresek birpasatuko ditu Barakaldo herriak pairatu zituen bonbardaketa tragikoak, eta haien eraginez etorri zen elikagai eskasiagatik neska mutilak herritik ebakuatu beharra ikusi zela. Barakaldoko Erietxearen ingurukoak ere ezagutuko dira eta inguru hartan lekuz aldatu ziren industrien egitekoa eta haien garapena.

Barakaldoko historiaren kapitulu beltzari egingo zaion birpasa amaituko da Bilbo hiriaren azken defendatzaileek egindakoa aztertzearekin eta tropa errepublikarrek Barakaldotik irten beharra ikustea ekarri zuten gertakarien azalpenarekin, altxatutako ejertzitoak Barakaldo okupatu zuteneko denboren birpasarekin eta frankismoak biztanleriarengan izan zuen eragina gogoratzearekin.

Hitzaldi berean aztertuko dira Barakaldoko biztanleriarengan izandako ondorioak eta gudaldia eta garai osoa ikuspuntu sozialetik gainbegiratuko da. Gudaren datu eta ondorioak aztertuko dira eta, era berean, borrokaldietako heriotza indizeak, barakaldarrek espetxeetan bizi izandakoan eta fusilatuak izan ziren herritarren kasuak.

EAJ-PNVren aldetik ziur gaude hitzaldia arrakastatsua izango dela, hitzaldi ziklo hau ezagutzera eman zen momentutik bertatik gai honen inguruan sortu zen jakin mina kontuan hartuta. Asko izan dira hitzaldi honi buruzko interesa erakutsi duten herritarrak, asko eta asko gudaldiko protagonista izan zirelako. Batzuek borroka egin behar izan zuten eta beste hainbatek beste herrikideekin batera pairatu behar izan zituzten guda ankerraren zartakoak.

‘BARAKALDO: NONDIK NORA? ETORKIZUNA ERAIKIZ, HISTORIA OINARRI ’

Hitzaldi hau izango da Gora Barakaldo egitasmoaren baitan ‘Barakaldo: Nondik Nora? Etorkizuna eraikiz, historia oinarri’ izenburuarekin antolatu den hitzaldi zikloaren bigarrena. Halako hitzaldiak egingo dira hileko azken astearteetan.

Lehen hitzaldia urtarrila amaieran egin zen eta hainbat entzule bildu ziren, Clara Campoamor kultur etxeko aretoa txiki geratu zelarik. 100etik gora herritar hurbildu ziren eta asko eta asko zutunik egon behar izan zuten Barakaldoko historiari buruzko azalpenak entzuteko. Orduan birpasatu ziren XV. Mendeko gertakari nagusiak.

Hurrengo hitzaldia martxoaren 31ean izango da eta Bizkaiko Labe Garaien ingurukoak jorratuko dira. Hainbat kapitulutako protagonista izan da enpresa hau Barakaldoren historian eta gure herrikide askoren bizitzan.
Ekimen hau Barakaldori buruzko elkarrizketa ziklo gisa planteatu dugu, eta ekimenaren oinarria da hitzaldi bakoitza topagune eta hausnarketa gune izatea, eta hizlariak eta bertan bildutako hiritarrak elkar daitezen Barakaldoren etorkizuna zehazteko eta eraikitzeko, gure herriaren historia abiapuntutzat hartuta.

Barakaldon,2015eko otsailaren 23an

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA

GRUPO MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: Amaia del Campo (Udal Taldeko bozeramailea)

KARTELA

Partekatu:
Twitter Facebook