Barakaldarrek doako arreta zerbitzua izango dute 2022an. Neurri hori, Amaia del Campo alkateak legealdi honetarako hartutako konpromisoetako bat, udal telefonia kontratu berriari esker lortu ahal izango da, gaur arratsaldean egindako osoko bilkuran onartu baitira horri dagozkion pleguak. Nobedadeen artean, doako zerbitzu horretaz gain, hodeian telefonoguneak sortzea ahalbidetuko du zerbitzua berritzeak, lana edo informazioa SmartCity plataformara bidaltzeko aukera erraztuz.
HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak bi telefono ditu: 010 eta 944 789 200, doakoa. Eguneratzetari esker, 010 telefonoaren bidez egiten diren deiak ere doakoak izango dira zerbitzu berria martxan jartzen denean, 2022an indarrean sartzea espero dena. Kontratu berri horretarako, udalak 1.1 milioi euroko inbertsioa egingo du kontratuak irauten duen lau urteetan (275.000 euro urtean), eta beste urtebetez luzatzeko aukera izango du.
ADIKZIOEN PLAN BERRIA
Jonathan Martinek zuzentzen duen Gazteria Arloak sustatutako Adikzioen V. Plana ere onartu du osoko bilkurak. Barakaldoko Adikzioen V. Plana bat dator Adikzioen Legean ezarritako lehentasunezko jarduera-ildoekin, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen VII. Planarekin ere. Berritasun gisa, nabarmendu behar da planak jokabide-adikzioak edo substantziarik gabekoak jasotzen dituela, eta hori berrikuntza bat da, nahiz eta Udaleko prebentzio-zerbitzuaren urteko proiektu eta planetan horretan lehendik ere jardun duten..
Ildo estrategikoak honako hauek dira, besteak beste: haurren, nerabeen, gazteen eta familien babes-faktoreak indartzen eta arrisku-faktoreak murrizten laguntzea elkarri lotuta dauden funtsezko bost esparruotan: eskola, aisialdia, denbora librea, komunitatea eta alor digitala.
Hainbat biztanleria-taldetara eta horien beharretara egokitutako programak eta esku-hartzeak garatzea, esku-hartze unibertsalak, selektiboak eta egokituak eginez, banan-banan nahiz kolektiboki. Arreta berezia jartzea kalteberen diren taldeetan: haur, nerabe eta gazteengan. Bai eta familia eta irakasleengan ere, garrantzi bereziko hezkuntza-eragile direlako. Barakaldoko familiek prebentziorako lehentasunezko eragile gisa dituzten prestakuntza- eta informazio-premiei erantzutea. Helburu horiek planaren indarraldian garatuko diren 80 ekintza zehatzetan banatuta daude. Gainera, Jonathan Martin Gazteria zinegotziak iragarri duenez, plan horretan Barakaldoko adikzioei buruzko azterketen eguneratzea sartuko da, baita Covid-19k sortutako egoerari buruzko aipamen berezi bat ere, pandemian egin den inkesta bakarraren aipamena jasoz.
EAZ-ETXEKO ARRETA ZERBITZUAREN KONTRATU BERRIA
Horrez gainera, Barakaldoko osoko bilkurak oniritzia eman dio Etxeko Arreta Zerbitzuaren (ELZ) kontratu berria esleitzeari, eta aurrekontua 9 milioi eurora igoz. Zerbitzuak mendekotasun maila desberdinak ¿ arina, ertaina eta larria ¿ dauzkaten 600 erabiltzaile ditu, eta berrikuntzak izango ditu gaur egun ematen den zerbitzuari dagokionez: hornidura ekonomikoa bera, udalaren eta enpresaren arteko koordinazio hobea erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua arintzeko, eta kontratua 5 urte gehiagoz luzatzeko aukera, plantillari egonkortasun handiagoa eskaintzeko helburuz.
HILIKOAREN POBREZIA ETA BANKU-KONTUETARAKO SARBIDEA
Barakaldoko Udalak, halaber, Elkarrekin Barakaldok aurkeztutako hilekoaren pobreziari buruzko mozio bat eztabaidatu behar zuen osoko bilkuran, EAJ-PNVk eta Alderdi Sozialistak aurkeztutako osoko zuzenketa bat zuen mozioa. Hilekoaren pobreziari aurre egiteko neurriak proposatzen zituen ekimena ezin izan dute eztabaidatu, Elkarrekin Barakaldok bertan behera utzi baitu aurkeztutako mozioa.
Azkenik, onartu egin dute banku-erakundeei eskatzea banku-kontuetan sartzeko zailtasun handienak dituztenei erraztasunak emateko Elkarrekin Barakaldok aurkeztutako proposamena ere. "Laguntza ekonomikoen taldeak eta oinarrizko gizarte-zerbitzuek egoera horretan dauden herritarrei informazioa ematen badiete ere, garrantzitsua iruditzen zaigu banku-erakundeei gogoraraztea pertsona horiei Oinarrizko Ordainketa Kontu bat eskuratu ahal izatea erraztu behar dietela, eta Gizarte Ekintzaren Arlotik egiten ari garen lan hori osatu behar dutela. Eta, era berean, garrantzitsua iruditzen zaigu oinarrizko kontu bat eskuratzeko eskubidea erabili ondoren eragozpenak daudenean eta horrek laguntza ekonomiko bat ordaintzea zailtzen duenean, onuradunei laguntzeko eta bidea errazteko aukerak bilatzea ", esan du Mikel Antizar Gizarte Ekintzako zinegotziak.
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu: