Doakoa da dagoeneko Barakaldon herritarrei arreta emateko 010 telefono zenbakia - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Doakoa da dagoeneko Barakaldon herritarrei arreta emateko 010 telefono zenbakia

Doakoa da dagoeneko Barakaldon herritarrei arreta emateko 010 telefono zenbakia

2022/04/06


Doakoak dira dagoeneko Barakaldon 010 telefono zenbakira egindako deiak. Udalak doako zerbitzu hau jarri du martxan, urte hasieran indarrean jarri zen telefonia mugikorreko kontratu berriari esker. Horrela, barakaldarrek beren zalantzak kontsultatu edo kexak eta iradokizunak kostu gehigarririk gabe egin ahal izango dituzte 010 telefono-fakturan (Barakaldo kanpotik deituz gero, 944789200 zenbakia markatu behar da). «Herritarren eskaera historikoa zen hori, eta konpromiso berria da gaurtik aurrera, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko», adierazi du Gorka Zubiaurre Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismao eta Berrikuntza Arloko zinegotziak.

Abenduko ezohiko osoko bilkurak ontzat eman zuen udal telefoniako kontratu berria, berritasunen artean Herritarren Arretarako Zerbitzuaren deiak doakoak izatea jasotzen zuena. Neurri hori Amaia del Campo alkateak legegintzaldi honetarako hartutako konpromisoetako bat zen, eta Barakaldoko herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio. Telefonoaren doakotasunaz gain, hodeian gune bat sortzen ari da, zerbitzuaren atzean dauden operadoreen lana errazteko.

ERANTZUNDAKO DEI KOPURUA GORA

Herritarrek telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez egiten dituzten informazio- eta kudeaketa-eskaerei erantzuteko zerbitzua da 010. Zubiaurrek adierazi duenez, Udalak azken urtean gehien baloratutako zerbitzuetako bat da, eta nabarmen egin du gora zerbitzuan jasotako deien kopuruak. 2020an, 010eko zerbitzuak 127.185 deiri erantzun zien. Iaz, berriz, 142.023 dei jaso zituzten zerbitzuko langileek, hau da, 14.838 dei gehiago (aurreko urtean baino % 11,7 gehiago).

Zerbitzu honen bidez, informazioa eska daiteke udal-izapideei buruz, beste administrazio batzuek egiten dituzten izapideei buruz, hiriari buruzko informazioa, bolante bat edo errolda-ziurtagiri bat eskatzea, larrialdietarako laguntzetarako hitzordua eskatzea, Udalaren jardueretan izena ematea, iradokizun edo kexaren bat egitea, eta abar. "Hrritarrentzat benetan erabilgarria den zerbitzu bat da, orain arte 010 telefonora deitzen zutenenek ordaindu beharrekoa. Hemendik aurrera, deiak erabat doakoak izango dira, 944.789 200 zenbakira deitzea bezala, eta horrek esan nahi du, halaber, herritarrentzako hobekuntza handia".

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook