Dirulaguntza kulturalak banatzeko orduan atzerapenik ez egotea berriro eskatu dugu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Dirulaguntza kulturalak banatzeko orduan atzerapenik ez egotea berriro eskatu dugu

Dirulaguntza kulturalak banatzeko orduan atzerapenik ez egotea berriro eskatu dugu

2015/03/01


Barakaldoko Udalak otsailan egindako udalbatzan erregu baten bitartez eskatu genuen urtean zehar herriko eskaintza kulturala aberasteko lan egiten duten eta udalaren dirulaguntzak eskatzen dituzten elkarteei lana errazteko, dirulaguntza banaketa atzerapenik egon ez dadila.

Atzerapen honen berri alderdi politiko orok dugu. Izan ere, Barakaldoko kultur erakundeen hainbat ordezkari gu guztiongana hurbildu dira adierazteko ze zaila den urtea kudeatzea eta aktibitateak planifikatzea jakin barik udalaren dirulaguntza zenbatekoa izango den.

Hori dela eta, proposatu dugu alkateak kultur dirulaguntzak eskatzeko deialdia egin dezala aurrekontua onartu edo aurrekontua luzatu eta handik hilabetera, eta dirulaguntzak esleitzeko araudiak ezartzen dituen 4 hilabeteko epea bete dadila.

Partekatu:
Twitter Facebook