Datorren astelehenean hasiko dira Burtzeņako frontoiko eta plazako lanak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Datorren astelehenean hasiko dira Burtzeņako frontoiko eta plazako lanak

Datorren astelehenean hasiko dira Burtzeņako frontoiko eta plazako lanak

2017/09/08


Burtzeñako frontoia errealitate bihurtzen hasiko da datorren astelehenetik aurrera, auzoko jaiak amaitutakoan. Gobernu taldeak iragan apirilean lortu zuen duela zazpi urte baino gehiago geldiarazi zen proiektua desblokeatzea. Orain, induskatzeko makinak hasiko dira ekipamendu publiko berria eraikitzeko lanak egiten, bai eta elizako plazako urbanizazio lanak amaitzen ere, bere garaian, 2.000 metro karratuko lursaila konpondu gabe utzi baitzen.

Frontoia eraitsi egin zen, aurreko udal kudeatzaileek elizaren ondoan berria egingo zela agindu zutelako. Hala ere, urteak joan, urteak etorri, auzoko bizilagunek proiektua enkistatu egin dela ikusi dute, eta gainera, auzoko aisia eta topaketa guneetako bat galdu ere egin dutela.


Amaia del Campo alkatearen taldeak bileretan hilabetean eman ondoren, enpresa sustatzaileak 2007an hartutako eginbidea betetzeko konpromisoa lortu zuen; horrela, 350.000 euro baino gehiagoko balioa duten lanak amaituko dira eta enpresak bere gain hartuko ditu aipatu gastuok.


Gauzak horrela, elizaren ondoko lursail hutsean egingo da 10 x 30 metroko jokalekua eta 3 metroko kontrakantxa izango dituen 410 metro karratuko frontoia.


Ekipamenduak egurrezko estalkia izango du, eta sarbideari dagokionez, bi egongo dira Burtzeñako plazatik, bata pilotalekuaren mailan, lurzoru-mailatik metro batzuk beherago jarriko da hobeto ikusi ahal izateko; bestean ordea, lau har-maila pasatu behar dira.


Frontoia ez ezik, Burtzeñako plazaren urbanizazio lanak ere amaituko dira. Oraingo diseinuari jarraituko zaio, eta auzoak asfaltatu gabe geratu zen 2.000 metro karratuko lursaila berreskuratuko du.


Lan horiek amaitutakoan, auzoko erdigunean aldaketa garrantzitsua nabarituko da. “Frontoia berreskuratzea eta kirolaz gozatzeko eta auzorako jarduerak antolatzeko estalpeko instalazio publiko bat edukitzeak bizitza emango dio auzoari” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. “Legezkoa da Burtzeñak berreskuratzea duela urteak kendu ziotena” azpimarratu du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook