Datorren abuztuaren 30era arte eskatu ahal izango dituzte gazte barakaldarrek emantzipatzeko laguntzak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Datorren abuztuaren 30era arte eskatu ahal izango dituzte gazte barakaldarrek emantzipatzeko laguntzak

Datorren abuztuaren 30era arte eskatu ahal izango dituzte gazte barakaldarrek emantzipatzeko laguntzak

2019/06/24


 Gaur goizean abiarazi du Barakaldoko Udalak udalerriko gazteen emantzipazioa diruz laguntzeko deialdia. Gaurtik hasi eta datorren abuztuaren 30era arte, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek alokairua ordaintzeko laguntza-eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Emantzipatu nahi duten gazteei laguntza emateko partida 150.000 eurokoa da. Eretzara (Gaztainadi kale, 8) joan behar dute gazteek, eta han lagunduko diete aurkeztu beharreko dokumentazioa (NA, banku helbideratzea, ondasunen egiaztagiria) biltzen, bai eta eskaera orria betetzen ere.

Diru-laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute, gutxienez 9.000 euroko diru-irabazi gordinak dituztenak, honako hauek baino gutxiago badira: 25.000 euro gordin, bizikidetza unitatea kide bakar batez osatuta dagoenean, eta, 35. euro gordin urteko, berriz, bizikidetza unitatea kide batez baino gehiagoz osatua dagoenean.

Eskatzaile bakoitzak jasoko duen zenbatekoaren mailakako taula zehaztu da eskatzailearen urteko diru-sarrerak kontuan hartuta, gutxien dutenek gehiago jaso dezaten. Honako hau da banaketa:

 

Urteko diru-sarreren tartea

Laguntzaren ehunekoa
(alokairuaren gaineko zenbatekoaren arabera)

Hileko gehienezko zenbatekoa €

9.000tik 17.999 €ra

% 50

350,00

18.000tik 24.999 €ra

% 35

245,00

25.000tik 34.999 €ra

% 20

140,00

 

"Joan den urtean, 250 gaztek eskatu zuen alokairua ordaintzeko laguntza, eta horregatik egin dugu aurten ere ekimen horren alde, ondo baitakigu zenbateko zailtasuna duten gazteek indenpendizatu ahal izateko", adierazi du Kultura, Hezkuntza, Gazteria, Prebentzioa eta Droga-menpekotasunen Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Dena den, hau ez da gazte barakaldarrei etxebizitza bat edukitzen laguntzeko udal ekimen bakarra. Udalak arrazoizko prezioko 16 etxebizitza dauzka Eretzaren bitartez alokatzeko (300-390 euro hilean) .

Partekatu:
Twitter Facebook