Bihotzaren Hitzak-Cartas de Amor lehiaketaren lehenengo sariak Donostiako eta Getxoko bi parte-hartzailek irabazi dituzte - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bihotzaren Hitzak-Cartas de Amor lehiaketaren lehenengo sariak Donostiako eta Getxoko bi parte-hartzailek irabazi dituzte

Bihotzaren Hitzak-Cartas de Amor lehiaketaren lehenengo sariak Donostiako eta Getxoko bi parte-hartzailek irabazi dituzte

2022/02/14


Azken urteetan tradizio bihurtu da dagoeneko, maiteminduen eguna ospatuta mundu osoan maitasunak duen garrantzia azpimarratzen den egunean, Barakaldoko udalak, gaur, otsailaren 14an, Bihotzaren Hitzak amodiozko gutunen XXVII.lehiaketaren irabazleak aurkeztu ditu. Aurten, lehenengo saria Donostian (gazteleraz) eta Getxon (euskaraz) banatu da. Sari banaketa otsailaren 19an, larunbatean, izango da Gurutzetako zentro zibikoan, Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak jakinarazi duen bezala.

Edizioko sarientzako 2.000 euro bideratu dira, eta honela banatu dira: Lehenengo saria (gazteleraz) 450 euro izan dira. Donostiako Mari Joxe Azurtza Sorrondegik irabazi du bere gutunarekin: Cariño, que nadie se ha olvidado de ti, solo que los tiempos han cambiado. Gaztelerazko kategorian bi accesit egon dira, bakoitza 200 euro izan dira: Javier Tuero (Valladolid): Sobre los tres; eta Eva Castro (Coruña): El último Capítulo.

Euskaraz, aldiz, lehenengo saria (450 euro) Getxoko Nahikari Ayok irabazi du. Izenburua: Ahaztu baino lehen. Bi accesitak, 200 euro izan dira ere: Zigor Egia (Elgoibar): Azken mesedea eta Xabier Ariznabarreta, (Andoain): Bustiminez.

Tokiko idazlerik onenaren saria (200 euro) Raquel Raposok irabazi du Hilos Invisibles gutunarekin. Sari berri berezi bat sortu da hamalau eta hamazazpi urte bitarteko gazte barakaldarrentzat: Bihotzaren Hitzak Gaztea, 100 euro tokiko liburu dendetarako. Nolanahi ere, saria eman gabe geratu da.

130 GUTUN BAINO GEHIAGO JASO DIRA

Aurtengo epaimahaia letren eta euskararen munduko hiru profesionalek osatu dute: Ane Oregi Azkarate, euskal filologian lizentziatua eta Barakaldoko udal euskaltegiko idazkari teknikoa; Elena Fernández Alonso, Barakaldoko idazlea, bi eleberri idatzi ditu, eta César Fernández Rollán, Barakaldoko idazle gazte geldiezina. Amodiozko gutun irabazleak aukeratzeko epaimahaiak garrantzia eman dio emozioak sentiarazteko gaitasunari, idazteko estiloari eta sentimendu zintzoak idazteari eta transmititzeari. "Erabakia azkarra eta erraza izan da, kategoria bakoitzean argi eta garbi nabarmentzen ziren gutunak baitzeuden" azpimarratu du Canterok.

Guztira, amodiozko 132 gutun jaso dira: 105 gazteleraz, 26 euskaraz eta bakarra gazteen kategorian. Aurreko edizioetan bezalaxe gehienak emakumeak izan dira (78 emakume eta 36 gizon). Eta batezbesteko adinak 31 eta 50 urte artean jarraitzen du. Aurreko urteekin alderatuta, atzerritik gutun gutxiago jaso dira, zehazki zazpi izan dira: bost Argentinatik, bakarra Perutik, bakarra AEBtik. Jaso diren 132 gutunen artean, gehienak Euskadikoak izan dira (% 76): 23 gutun Barakaldon (% 17) eta 59 gutun Bizkaian (% 48).

SARI BANAKETAREN GALA

Gala otsailaren 19an izango da (larunbatean, 19:00etan) Gurutzetako zentro zibikoaren ekitaldi aretoan. Ekitaldia girotzeko, eta amodiozko gutunen karga emozionala baretzeko, Jamming Madrilgo konpainiaren humore zoroaz gozatuko dugu. Galan sartzeko gonbidapena behar da, Gurutzetako zentro zibikoan bertan eskura daitezke.

Gutun irabazleak gaurtik aurrera irakurri ahal izango dira udal webgunean.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook