Bi igogailu panoramikok Arteagagoikoko eskailera mekanikoak ordezkatuko dituzte irisgarritasun-arazoak konpontzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bi igogailu panoramikok Arteagagoikoko eskailera mekanikoak ordezkatuko dituzte irisgarritasun-arazoak konpontzeko

Bi igogailu panoramikok Arteagagoikoko eskailera mekanikoak ordezkatuko dituzte irisgarritasun-arazoak konpontzeko

2021/12/17


Arteagagoikoko eskailera mekanikoen ordez bi igogailu panoramiko jarriko dira. Hala iragarri du gaur goizean Amaia del Campo alkateak, instalatu zirenetik arazoak eman dituzten sistema mekanikoen ondoan. Sarbide hauek etengabe izaten dituzten matxurek eragiten dituzten irisgarritasun-arazoak konpontzeko, bi igogailu jarriko dira, euren artean arrapala baten bidez konektatuta. "Auzoko biztanleekin eskailera hauek aldatzeko konpromisoa hartu genuen. Egia esan, behin lanean hasita, igogailuen aukeraren alde egitea erabaki dugu, igogailu bat guztiz irisgarria dela uste baitugu", alkateak azpimarratu duenez.

Lehenengo igogailuak 5,76 metroko desnibela gaindituko du, eta bigarrenak, goiko aldearekin lotzen denak, 6,43 metroko altuera gaindituko du. Obrak era sekuentzialean egingo dira, aldeko urbanizazioaren garapena bateragarri eginez eta inguruan dauden 71 eskailerak gaindituz. Igogailu bakoitzak 13 lagunentzako lekua izango du. Igogailuak lotuko dituzten pasabideek 12,30 metroko luzera izango dute.

Gainera, argi- eta telefonia-harguneak eta zuntz optikoko hargune berriak eta abar jarriko dira. Argiztapenari dagokionez, inguruko argiteria guztia berrituko da, 4 metroko altuerako LED argiekin. Gainera, igogailuek euren argiztapena izango dute, emakumeen segurtasuna hobetzeko.

Obra aste honetan atera da lizitaziora eta obra egiteko interesa duten enpresek euren eskaintzak aurkez ditzakete. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1,102.729 eurokoa da, BEZa barne. Kontratua esleitu eta sinatu ondoren, obrak gehienez ere 10 hilabeteko iraupena izango du.

IRISGARRITASUNEKO BESTE JARDUKETA BATZUK

Barakaldo bere bigarren eraldaketa sozial eta urbanoa bizitzen ari da, non pertsonak erdigunea eta auzoak protagonista nagusiak diren. "Auzo kohesionatuagoak bilatzen ditugu, atseginagoak eta jasangarriagoak; horregatik auzoen arteko lotura hobetuko duten proiektuetan inbertitzen jarraitzen dugu, mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriagoa eta errazagoa izan dadin", adierazi du Del Campok.

Ildo horretatik, igogailuen proiektu horretaz gain, La Paz kalean igogailu baten instalazio amaitzen ari da; Etxatxun (Arrontegi) igogailu bat sortuko da eta Arrontegin bertan Nafarroa kalean arrapala mekanikoak jartzea eta La Inmaculadan sarbide mekanikoak berritzea aztertzeko proiektu bat egitea kontratatu da.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

 

Partekatu:
Twitter Facebook