Bi haur parke eraberritu ditu Barakaldok, Retuerto eta San Bizenten - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bi haur parke eraberritu ditu Barakaldok, Retuerto eta San Bizenten

Bi haur parke eraberritu ditu Barakaldok, Retuerto eta San Bizenten

2017/01/23


Hiriko bi haur parke eraberritzeari ekin dio Barakaldoko Udalak, zoruek ez baitituzte indarrean diren homologazio baldintzak betetzen. Retuertoko Loitzaga auzuneko eta Done Bikendiko Francisko Gómez guneko haur jolas guneei dagozkie eraberritzen lanak. Esku-hartze berean, Retuertoko parkeko zabuak ere hobetuko dira, mugikortasun urriko neska-mutikoei egokitutako jolas-elementu bat jarriz.


Zehazki, Retuerton, egun dagoen zorua kendu, eta 45 mm-ko lodierako 150 metro koadroko zoru sintetikoa jarriko da. Horrezaz gainera, osagai hauek dituen gaztelu bat: teilatudun dorre bat, txirrista bat eta rokodromo bat, 2 eta 8 bitarteko 10 lagunek erabiltzeko modukoa. “Hiriko ume guztiek jolas egiteko aukera izan zezaten zabuak jartzeko hartutako konpromisoa betez, egokitutako saski-zabu bat jarriko da” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzuko zinegotzi Jon Andoni Uriak.


Francisco Gomezeko gunean, egungo zorua kendu, eta indarrean den araudia betez, 45 mm-ko lodierako zorua jarriko da.
52.120,18 euroko udal inbertsioa egin da jarduketak gauzatzeko.


Azken urteotan, beste bi haur parke eraberritu dira - Landabekoko La Orconera eta Gurutzeta plazako Bista Alai – eta, Bakean, haurren jolas-gunea estali da. Hori izan da hirian estalitako bigarrena; Anaien parkekoa, lehenengoa.

 

Partekatu:
Twitter Facebook