Bi gazte atxilotu ditu Barakaldoko Udaltzaingoak biei hilketa saiakera eta armak legez kanpo edukitzea egotzita - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bi gazte atxilotu ditu Barakaldoko Udaltzaingoak biei hilketa saiakera eta armak legez kanpo edukitzea egotzita

Bi gazte atxilotu ditu Barakaldoko Udaltzaingoak biei hilketa saiakera eta armak legez kanpo edukitzea egotzita

2022/03/19


 Gaur goizaldean atxilotu ditu Barakaldoko Udaltzaingoak bi gizon, hilketa saiakera eta armak legez kanpo edukitzea egotzita.

Gazte talde batean borrokan zihardutela ikusi zuten oinezko patruila bateko bi agenteek 03:50ak aldera. Inplikatutako aldeak banandu ondoren, borrokan parte hartu zuten batzuek jakinarazi zuten tranbian beste gazte batek pistola bat atera zuela eta behin baino gehiagotan tiroa tiratzen saiatu zela, baina alferrik. Ondoren, ihes egin zuen.

Udaltzaingoak ikerketa bat hasi zuen susmagarria, beste gizon batekin zihoana, aurkitzeko. Azkenik, beste patruila batek aurkitu zituen, han inguruan.

Bi gizonek ihesi zihoazela botatako arma bat ere atzeman zuten agenteek lurrean. 38 kalibreko errebolber munizionatu bat, danborrean 5 bala zituena, nahiko herdoilduta zegoena eta munizio zaharra zuena.

Eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku jarriko dituzte gazteak.

Partekatu:
Twitter Facebook