Beurko Berriko kaioengandik Garoņako Zentral Nuklearraren itxiera eskatzera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Beurko Berriko kaioengandik Garoņako Zentral Nuklearraren itxiera eskatzera

Beurko Berriko kaioengandik Garoņako Zentral Nuklearraren itxiera eskatzera

2013/06/28


Atzoko osoko bilkuran ikusi ahal izan zen oposiziotik auzokideen arazoak konpondu ahal dituzula, baita Barakaldokoa bezalako udal batean ere, behin eta berriro osoko bilkuran onartzen diren mozioak betetzen ez dituena.

Adibidea atzo izan genuen 2009tik Beurko Berriko auzokideek pairatzen duten arazoarekin. Urte horretatik, kaio askok Beurko Berriko eraikinen zabaltzak erabiltzen dituzte habiak egiteko. Horrek auzokideak gogaitzen dituzten zikinkeria eta zaratak eragiten ditu. Horretaz gain, osasungarritasun arazoak eragin ahal dituzte. Ordutik auzokideak arazoa konpontzen saiatzen ari dira, baina denbora zihoala eta ez zela ezer konpontzen ikusten zuten.

Garoñari buruz ere hitz egin genuen. Gai honetan EAJ-PNVren jarrera argia da, zentral nuklearra ez dago baldintza onetan funtzionatzen jarraitzeko. Hori dela eta, itxi behar da. Norbaitek pentsatuko du krisi garaian aberastasuna sortzen duen lantegi bat ixtea akats bat dela; baina egia da Garoña jardunean mantentzea onartu ezin dugun arrisku bat dela.

Partekatu:
Twitter Facebook