Beurko Berria plazako eta Juan de Garay kaleko argiztapena hobetuko du Barakaldok - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Beurko Berria plazako eta Juan de Garay kaleko argiztapena hobetuko du Barakaldok

Beurko Berria plazako eta Juan de Garay kaleko argiztapena hobetuko du Barakaldok

2017/06/07


Pixkanaka gauzatuz doa Barakaldoko argiteria hobetzeko asmoa. Datorren asteotan, hain zuzen ere, Beurko Berria plazako luminariak konpontzeko lanak egingo dira, argi asko baitira zerbitzua ematen ez dutenak.

10 asteren buruan eginda egongo dira lanak: plazako argiteriako hiru dorreetako luminarien ordez led teknologiako beste batzuk jarriko dira. Ekimen honen bidez, ez dira bakarrik zerbitzuz kanpo zeuden argiak konponduko, baizik eta mantentze-lanak eta luminarien bizitza hobetuko dira. Lurretik 20 bat metrora daudenez aldatu beharreko argiak, nahitaez kontratatu beharra dago igogailu bat, aipatu eragozpena gainditzeko. Aurrekontua 21.758,92 eurokoa da (BEZa, barne).

Adjudikatuta dago, bestalde, Juan de Garay kaleko Letxezarko izkinan luminaria berria jartzeko kontratua, hango argi-maila ez baita egokia. Argi puntu berri hori jartzeko, kanalizazio txiki bat egin beharra dago kutxatiletako batetik, bai eta zimendatze-lan txiki bat ere, zutabea eta luminaria jarri ahal izateko. Aurrekontua 3.000 eurokoa da (BEZa, barne).

 

Partekatu:
Twitter Facebook