Beste aintzatespen bat lortu du Barakaldoko Udalak Udala Etxean proiektuaren karietara, izapideak online egiteko laguntzailea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Beste aintzatespen bat lortu du Barakaldoko Udalak Udala Etxean proiektuaren karietara, izapideak online egiteko laguntzailea

Beste aintzatespen bat lortu du Barakaldoko Udalak Udala Etxean proiektuaren karietara, izapideak online egiteko laguntzailea

2022/05/23


Berriz ere saritua izan da Barakaldoko Udalak abian jarri duen Udala Etxean proiektua, herritarrak online tramiteetan gidatzeko,. Eta hirugarren aldia da azken urte erdian. Kasu honetan, @aslan Sarien XIV. deialdia da, non Udalak Herritarrentzako Zerbitzuak Digitalizatzea kategoriako saria jaso duen. Finalista zen RENFEk eta Madrilgo Finka Administratzaileen Elkargoak aurkeztutako proiektuekin. "Oso pozik gaude proiektu aitzindari hau aintzatesten ari direlako. Jabetzen ginen urrats hau egin behar genuela herritarrei izapide errazak etxetik egiteko aukera gehiago eta hobeak eskaintzeko, aurrez aurreko arreta alde batera utzi gabe", azpimarratu du Gorka Zubiaurre Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza arloko zinegotziak.

Udala Etxean-ek herritarrak gidatzen ditu, online izapideak laguntzaile digital baten bidez egin ditzaten. "Laguntzaile horri Tramitafacil deritzo, eta jarraibideak behar bezala egiten ari diren adierazten die, bai eta zer urrats egin behar dituzten ere. - TTS Digital Solutions enpresa alemaniarraren eskutik martxan jarri dugun zerbitzu honekin teknologia pertsonen zerbitzura jartzearen aldeko apustua egin dugu. Horixe da proiektu honen helburu nagusia: Administrazio publikoa pertsonengana hurbiltzea eta izapidetze elektronikoa herritar guztientzat benetan erraza dela bermatzea, salbuespenik gabe eta inor atzean utzi Gabe". Zubiaurrek azpimarratu duenez, sistema horrek lan handia egiten du eten digitala murrizteko.

Joan den apirilean, Barakaldoko Udalak Herritarrentzako Zerbitzuak Digitalizatzeko Saria jaso zuen Euskal Herriko Socinfo Digital TIC: pandemiaren heroi Anonimoak sarietan, Udala Etxean proiektuarengatik. Eta iazko azaroan, Udalak Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XI. Biltzar Nazionalean (CNIS) ere jaso zuen herritarrentzako arreta integraleko eta kanal anitzeko proiektu onenaren saria.

Udala Etxean herritarren artean ezagutarazten ari da, Internet bidez izapide bat egin nahi duten auzotarrei beldurra kentzeko. Horrela, udal webgunearen administrazio elektronikora sartzean, laranja baten ikonoak aholkuak ematen dizkie erabiltzaileei, izapidea behar bezala egiten ari dela ikus dezaten. Gaur egun, Barakaldoko Udalaren egoitza elektrikoak 200 izapide baino gehiago ditu herritarren eskura online egiteko.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook