Barakaldo Erkidegoaren Osasunaren 1. Astea ospatzear dago, eta Arrontegin ospatuko du. Arrontegik orain dela urtebete inguru garatzen du Somos Rontegi Gara proiektua. Ekimenak erkidegoaren osasuna sustatu nahi du auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko. Helburu horrek lehenbizikoz hiriko berrogei eragile sozial eta kultural batu ditu programa beraren inguruan.
Mikel Antizarrek, Gizarte Ekintzako zinegotziak, gaur goizean aurkeztu du proiektua Iñaki Cabero, Somos Rontegi Gara proiektuaren sustatzaileetariko batekin batera. Ekimen aitzindari eta pilotua da. Bere helburua da herritarren kultura arteko bizikidetzan eta auzoan dagoen aniztasuna aitortzean laguntzea.
Erkidegoaren Osasunaren 1. Astea astelehenean, maiatzaren 15ean, hasiko da, eta maiatzaren 21ra arte luzatuko da. Udalaren, Osakidetzaren eta udalerriko elkarteen eskutik dozena bat jarduera programatuta daude. ¨Alderdi pertsonal, sozial, ekonomiko eta ingurumenekoek osasun-egoera eta pertsonen ongizatea baldintzatzen dutelaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko ekimena da¨, azaldu du Antizarrek. ¨Uste dugu oso garrantzitsua dela Barakaldoko hainbeste eragile sozial eta kultural batu izana helburu berdinean. Oso positiboa da auzorako eta hirirako¨, gaineratu du, ¨horregatik, haiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu ekimenean adierazitako interesagatik¨.
Gainera, Erkidegoaren Osasunaren I. Astea bat dator “Somos Arrontegi Gara proiektuarekin topaketa sustatzeko, bai eta herritzarren parte-hartzea eta kultura desberdinetako herritarren harremana bultzatzeko zenbait ekintza egingo direlako.
Lehenengo jarduera astelehenean, maiatzak 15, egingo da Denboraren Bankuak, Goiztirik, Arrontegiko Nagusiak elkarteak eta Ezagutu Barakaldo programak antolaturik. Eragile horien laguntzarekin paseorako eta memoria historikorako talde bat sortuko da eta hirian barrena ibiliko da 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Asteazkenean, berriro egingo da ibilaldia begiaren plazatik abiatuta 10:30etik 12:30era.
Giltzarrik, Ainara elkarteak, immigrazio zerbitzuak, Arrontegi ikastetxeko IGEk, Agharas elkarteak eta Arrontegiko Osasun Zentroak asteazkenean, Arrontegi ikastetxean, 15:00etatik 16:30era bitartean egingo diren kulturarteko jolas tradizionalak antolatu dituzte.
Ostegunean, maiatzak 18, tailer bi jarriko dira martxan, bata Aizuk sustatutako `Kontaktua´ udal programarena, eta bestea, Arrontegiko Osasun Zentroak bultzatutakoa, 17:30etik 19:30era. Bestalde, Adinekoen elkarteak, Giltzarrik eta Mus jokoa sustatzeko elkarteak mus tailerra antolatu dute. Jokoa 17:30ean hasiko da.
HLPP, Arrontegiko Nagusiak elkartea eta Udaleko adinekoen zerbitzua janari osasungarriak prestatzen arituko dira adinekoen zentroan. Ostegunean, maiatzak 18, izango da, egun osoan.
Hiriko txikiek kulturarteko ipuinak entzuteko aukera izango dute ostiralean, maiatzak 19, 17:30ean, Animaktore, Agharas, Immigrazio zerbitzua eta Gazteria arloaren eskutik.
Codisfibak eta Zuhatzuko Osasun Zentroak nutrizio-etiketei buruzko ikastaro bat eskainiko dute Codisfibaren lokalean, eta Euskadiko Munduko Medikuen elkarteak nazioarteko nutrizioari buruzko tailer bat antolatu du.
Asteburuan kulturarteko jarduera ugari egongo da. Aizuk eta Arrontegiko Osasun Zentroak martxan jarriko duten ghynkanan parte-hartzaileek alkoholaren eta kannabisaren eragina esperimentatu ahal izango dute. Aipatu jarduera ostiralean, maiatzaren 19an, 18:00etan egingo da gazteentzat, eta 19:30ean nagusientzat.
Igandean, maiatzak 21, 12:00etatik 15:00etara, Arrontegi ikastetxean, Somos Arrontegi Gara proiektuak eta Agharas elkarteak kirol jarduera antolatu dute, bai eta kulturarteko bazkaria ere, txikientzako puzgarriak eta musika eta guzti.
Gainera, aste osoan, HLPPk elikagai osasungarriei buruzko informazio emango du auzoko saltokietan eta, udal liburutegietan, osasunari eta kulturartekotasunari buruzko liburuak ikusgai jarriko dituzte.