Bat datoz alderdi guztiak La Milagrosako hezkuntza-egitasmoari eutsi beharrarekin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bat datoz alderdi guztiak La Milagrosako hezkuntza-egitasmoari eutsi beharrarekin

Bat datoz alderdi guztiak La Milagrosako hezkuntza-egitasmoari eutsi beharrarekin

2017/01/20


Barakaldoko Udaleko talde politikoek gaur goizean egindako Bozeramaile Batzarraren bilkuran, aho batez adierazi dute eutsi egin behar zaiola La Milagrosako hezkuntza-egitasmoari. Mahai gainean jarri du Barakaldoko alkateak kasuari buruzko informazioa, bai eta azaldu ere zer urrats egin diren orain arte, eta, atzo, Miranda Fundazioko Kontseiluak Ikastolen Federazioarekiko harremanak berreskuratzeko erabakia hartu duela. Alde horretatik, bat etorri dira alderdi politiko guztiak hiriko bi instituzioen bizikidetza ahalbidetu dadin akordioa lortzeko nahian.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Fundazioko patronoei, berriz ere negoziazioei heltzeko proposamena onartu izanagatik. Dagokidan botoaren bidez, akordioa lortzeko borondatea eskatu nien, Barakaldoko adinekoen zaintza eta hezkuntza zentroak aurrera egin ahal izateko” azaldu du Del Campok.
Edonola ere, Alkateak zuhurtziaz jokatzeko eskatu du. “Errealista izan behar dugu; eta, negoziazio-bidea berriro zabalik dagoen arren, zaila baita konponketa gauzatzea" adierazi du Alkateak.

“Federazioak, egindako proposamen berrian, argi utzi du prest dagoela negoziazioei heltzeko. Hortaz, orain, erakunde biek jarri behar dute guztia, akordioa iristeko”.
Udalak argi utzi zion atzo Hezkuntza sailburuari ez datorrela bat eskola ixtearekin, eta, eskatu egin zion, gainera, ikasle guztiak Barakaldon bertan koka ditzatela, familia berekoak batera daudela, azkenean ikastetxea ixten bada. “Prest egon beharra dago, negoziazioak nahi genukeen bidetik eramatea lortzerik ez bada. Estu gabiltza denboraz. Astebete baino ez dugu matrikulazio epea hasi aurretik” azaldu du Del Campok.

Bozeramaile Batzordearen bilkura bukatu, eta handik hamar minutura, Barakaldoko PSEk, “ekimen politikoa” bere esku hartuta – hala mintzatu da – , ikastetxeak bere horretan jarraitzeko beharrezko “baliabide guztiak” erabil daitezela eskatu du. Tamalgarria deritzo gobernu taldeari PSEren "ekimen politikoa" oposizioan dagoela eta ez Udala gobernatzen zuenean suspertzea, aspaldian baitago

La Milagrosaren etorkizuna zalantzan; 2001 urtetik, hain zuzen ere.
Bestalde, nabarmentzekoa da sozialisten demagogia, Bozeramaile Batzordean bertan azaldu baitu idazkari nagusiak legez kanpokoa dela udal baliabideak ekimen pribatuetarako erabiltzea.

“Zoritzarrez, dena ez da zilegi, eta, titulartasun pribatuko ikastetxe hitzartua denez La Milagrosa, Udalak muga zorrotzak ditu ez soilik eskumenetan, baizik eta lege arloan ere. Eta, argi eta garbi azaldu dira Batzordean, zeintzuk diren. Horrexegatik eskatzen diogu PSEri, seriotasunez jardutea, demagogiarik ez egitea, eta familiengan itxaropen hutsalak ez sorraraztea, ziurgabetasun egoera zailean baitaude” eskatu du Alkateak

Bukatzeko, PSEren jokaera deitoratzen du Udalak, bai eta eskatzen ere, ez diezaiela Miranda Fundazioaren eta Ikastolen Federazioaren arteko negoziazioei ezkorki eragin. “Arduraz jokatu behar dugu, eta beren lana egiten utzi. Negoziazioa gogorra izango da, eta denbora gutxi dute, gainera, konponbidea aurkitzeko; beraz, berebiziko garrantzia du nahasmena eragin dezaketen itxaropen hutsalak ez sorraraztea, komunikabideetan titularra lortu nahiagatik bakarrik".

 

Partekatu:
Twitter Facebook