Barakaldon ke-detektagailuak jarri dituzte bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen 1.600 etxetan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldon ke-detektagailuak jarri dituzte bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen 1.600 etxetan

Barakaldon ke-detektagailuak jarri dituzte bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen 1.600 etxetan

2024/02/16


Barakaldoko Udalak ke-detektagailuak jarri ditu bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen 1.600 etxetan baino gehiagotan. Programa Gizarte Ekintza Sailak jarri du abian, eta adinekoek etxean dituzten arriskuak murriztea eta egon daitezkeen gizarte-hauskortasuneko egoerak antzematea du helburu. Zerbitzuak fase berri bat hasiko du orain, eta kasu horien jarraipena egingo du, azken urte honetan bakardade-egoeran sartu diren Barakaldoko adinekoekin harremanetan jarrita.

SOS Deiak-en datuen arabera, etxeko 10 istriputik 8 suteak dira, eta mugikortasun murriztua duten adinekoak dira ahulenak horrelako egoera batean, baita deskuiduen ondorioz suteak izateko arrisku potentzial handiena dutenak ere. Alterazio sentsorialak direla eta, kosta egiten zaie zerbait gertatzen dela ohartzea, eta denbora gehiago behar izaten dute erreakzionatzeko. Suteen arrazoiak hainbat faktoreren ondorio dira, eta horietako batzuk aurrez jakin ezin daitezkeen arren, etxebizitzaren egoera eta giza faktorea erabakigarriak izaten dira. Programa honen bidez, orain arte 1.602 etxekoen unitate berrikustea lortu dugu, etxebizitzaren egoera eta bertan bizi den pertsonaren egoera soziala egiaztatuz eta, horrela, arriskuak saihestuz. Horretarako, etxebizitzaren ingurune fisikoarekin lotutako alderdiak aztertzen ari dira (eraikinaren zein etxebizitzaren kontserbazio- eta irisgarritasun-egoera), etxebizitzaren barruan gas-instalazioen, galdaren, instalazio elektrikoaren, aireztapenaren, berogailuen, sukaldeen eta gainerako ekipamenduen egoera txarraren eta kontserbazioaren ondoriozko sute-arriskuko fokuak identifikatzen dira, eta ke-detektagailuak guztiz doan instalatzen dira.

Programa honen bidez harremanetan jarri diren pertsona batzuek uko egin diote ke-detektagailuak jartzeari, bai keak detektatzeko zerbitzu pribatua zutelako, bai Beti ONen foru-zerbitzuak eskaintzen dituenak instalatuta zituztelako, edo, besterik gabe, sistema hori ez zutelako erabili.

"Zalantzarik gabe, egiten dugun balantzea oso positiboa da. Programa honen bidez, adinekoak diren eta bakarrik bizi diren pertsona askorekin harremanetan jar gaitezke, etxeko arriskuak murriztuz eta Udalak eskura dituen zerbitzuak erakutsiz. Beraiekin lanean jarraituko dugu nahi gabeko bakardadea, arretarik eza eta balizko istiluak saihesteko, adinekoak gero eta seguruago senti daitezen ", amaitu du Del Campok.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook