Barakaldon batzuk ezetzean tematuta daude, enplegu sortzea baztertzen duten arren - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldon batzuk ezetzean tematuta daude, enplegu sortzea baztertzen duten arren

Barakaldon batzuk ezetzean tematuta daude, enplegu sortzea baztertzen duten arren

2013/09/28


Aurkezten dizkiegun argudio, txosten eta ikerketek berdin dietela dirudi. Gai guztietan ezetz esaten dute beti. Ezetzean daude tematuta eta politika ezetzean oinarrituta egiten dute, beste argudiorik eman gabe.

Bilboko Portuan egingo duten dragatzeagatik izan da, portu horretan egin behar duten kaien handitzean hareak erabiltze aldera.

Nahiz eta horrela izan, PSEk eta Bilduk ez zuten aintzat hartu eskualdean enplegua sortuko duela proiektuak, eta aurreko ostegunean automatikoki gai guztiari ezetz esaten aritu ziren (ikerketek ez dute balio, simulazioak ere ez…). Penagarria da argudio zorrotzak eman gabe errefusatzen jarraitzea. Guztiari ezetz esaten badiozu, azkenean ez duzu ezer egingo; eta hori ez da konponbidea.

Partekatu:
Twitter Facebook