Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du emakume bati sexu-abusua egitea egotzita - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du emakume bati sexu-abusua egitea egotzita

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du emakume bati sexu-abusua egitea egotzita

2022/01/02


Barakaldoko Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean ostalaritza-lokal batean emakume bati sexu-abusua egin izana egotzita. Hala jakinarazi du Udalekak.

Agenteek 10:00ak inguruan izan dute eraso horren berri, lokalera bertaratu direnean hainbat gizonen artean gertatutako istilu bat zela eta. Borrokan parte hartu duten pertsonak identifikatzen zeudela, emakume bat gerturatu zaie eta salatu du inplikaturiko gizonetako batek sexu-ukituak egin dizkiola.

Antza denez, borroka atxilotuak emakumeari egindako erasoengatik hasi da. Gainera, borrokan zehar, emakumeak zauri arinak pairatu ditu esku batean.

Erasotzailea polizia-etxera eraman dute, adierazpenak egin ditzan. Ostean, agintaritza judizialaren esku utzi dute. Jarduketan zehar, era berean, erasotzailearekin zegoen beste gizon bat identifikatu dute, borrokan parte hartu izanagatik.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook