Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bikotekide ohiari eraso egiteagatik eta urruntze agindua urratzeagatik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bikotekide ohiari eraso egiteagatik eta urruntze agindua urratzeagatik

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bikotekide ohiari eraso egiteagatik eta urruntze agindua urratzeagatik

2022/01/22


Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur, harekiko urruntze-agindua duen bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Epaileak espetxera bidali du gizona, Angel Madrazo Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibileko zinegotziak baieztatu duenez.

Atxiloketa goizaldean izan da. 01:10 aldera, udaltzainak etxebizitza-bloke batera joan dira, etxebizitza batean oihuak entzuten zirela jakinarazi baitzieten. Erasotzaileak atea ireki zien eta etxebizitzan bakarrik zegoela adierazi zien, baina poliziek egia ez zelako zantzuak sumatu zituzten, eta azkenean barrura sartzea erdietsi zuten. Hain zuzen ere, bertan aurkitu zuten biktima.

Gizonak emakumeari eraso egin ziola ikusita, Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu zuen. Biktima, berriz, ospitale batera eroan behar izan zuten.

Ez da lehenbiziko aldia gizon hau atxilotu dutela bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik.' 2021eko abuztuan arrazoi beragatik atxilotu zuten. Horregatik, epaileak urruntzeko agindua ezarri zuen.

Atxilotuak genero-indarkeriaren arloko eta kondena urratzeko delituei egin beharko die aurre orain.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook