Barakaldoko Udalean aldaketa ekarriko duen hautagai zerrenda aurkeztu du EAJ-PNV-k - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udalean aldaketa ekarriko duen hautagai zerrenda aurkeztu du EAJ-PNV-k

Barakaldoko Udalean aldaketa ekarriko duen hautagai zerrenda aurkeztu du EAJ-PNV-k

2015/03/12


Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur arratsaldean aurkeztu du Barakaldoko herritarren aurrean, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara eramango duen hautagai zerrenda. Ekitaldia Foruen pasealekuan kokatuta dagoen batzokian egin da eta bertan aurkeztu dira Barakaldo herrian aldaketa eragiteko egitasmoa eta EAJ-PNV-ren hauteskunde egitasmoaren gidalerroak.

Ekitaldian parte hartu dute Amaia del Campo, Barakaldoko EAJ-PNV-ren hautagaia, eta EBB-ren presidentea, Andoni Ortuzar. Aldi berean, 200etik gora herritar izan dira bertan: gizarte eta kultura esparruetako ordezkariak, hezkuntza eta kirol arloko eragileak, merkatariak eta herriko ostalariak. Beraiekin batera izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia, Bizkaiko Batzar Nagusietako talde jeltzaleko kideak eta Ezkerralde eta Meatzaldeko EAJ-PNV-ren alkate eta hautagaiak.

Andoni Ortuzar, Euskadi Buru Batzarreko presidentea, izan da hautagaitzari harrera egin diona. Lantalde osoari “Barakaldorekin, Bizkaiarekin eta EAJ-PNVrekin hartu duten konpromisoa” eskertu eta gero gogora ekarri nahi izan du politikak herritarren zerbitzura egon behar duela beti. Ortuzarren esanetan, “Barakaldon onetara eta txarretara egon gara beti, eta gure lehentasuna barakaldarren ongizatea izan da beti, ez siglak”. “Barakaldorentzat aurkeztu dugun proiektua guztiontzat da (emakumeak, gazteria, etorkinak…), gaurko inposizio polikaren aurrean”, esan du. “EAJ-PNV udaletxe honek behar duen alternatiba da”. “Barakaldok oraingo gobernu taldeak ematen dion baino etorkizun gehiago du. Gauza bat eskatzen dizuet: gaur gela hau bete duzuen bezala, bete itzazuez maiatzaren 24ean hautestontziak etorkizunarekin. Barakaldoren etorkizuna Amaia del Camporen izena dauka eta EAJ-PNVren izena”, eskatu du.

“Harro sentitzen naiz, azken lau urteotan ondoan izan ditudan eta nirekin elkarlanean aritu izan diren lankideekin egoteagatik eta kide berriak ere izateagatik. Azken aldi honetan erakutsi didate Barakaldo Hazi Arazteko ilusioa eta konpromisoa dutela", baieztatu du alkatetzarako hautagaiak.

“Zuen aurrean, herrikide zaituztegunon aurrean aurkezten gara, zintzotasun osoz eta garen bezalakoak. Barakaldoko jendea gara, herria maite eta sentitzen dugunak, herrikideei laguntzen saiatzen garenak", esan du Del Campok.

“Hemen zaudeten gehienok ezagutzen nauzue, eta jakin badakizue nola lan egiten dugun. Zuen arazoak eta ardurak geure egiten ditugu, zuekin batera lan egiten dugu Barakaldo gizatiarragoa, hurbilagoa eta seguruagoa egiteko, denok herriaz harro egon gaitezen", gogoratu du bertan bildu diren 200 pertsonen aurrean.

BARAKALDO HAZI ARAZTEA

Amaia del Campok azpimarratu duenez, Barakaldo hazi arazteko ezinbestekoa dela Udalean aldaketa eragitea. "Barakaldok aldaketa merezi eta behar du. 30 urteotan gobernuan sozialistak egon ondoren, gure Udalaren ateak eta leihoak zabaldu behar dira haize berria sar dadin”. Del Campok aitortu du kezkatuta dagoela Barakaldok azken legealdi honetan sufritu duen gelditasunaren aurrean. "Sozialisten eredua agortuta dago eta Barakaldo atera behar dugu orain aurkitzen den loalditik. Azken lau urte hauek urte galduak izan dira.

Barakaldarrak izan zarete, inkesten bidez, alkateak eta bere taldeak aurreko legegintzaldiarekin alderatuta, ezer berririk egin ez dutela esan duzuenak, nahiz eta une honetan kaleetan sasi-konponketak egiten ibili eta marketing eta publizitatea han-hemenka egin arren. Marketing eta publizitatea asko, PSEren kanpaina barakaldar guztien diruarekin egiteko”.

“Gogora ezazue orain esango dizuedana, ekainetik aurrera aurrekonturik gabeko udala izango dugu, eta egoera ekonomiko latza, PSEK dirua xahutu besterik ez duelako egiten murgilduta dagoen kanpaina zoroarekin. Alkatea Patxi Lopezen huts egite berberak egiten ari da, hark Eusko Jaurlaritza aurrekonturik gabe eta ekonomikoki itota utzi zuenean”, iragarri du Amaia del Campok. "Arduraz jokatu behar da, maiatzaren 25ean, Barakaldok eta barakaldar guztiek Udala martxan eta lanean beharko dutelako" ezarri du.

“Heldu da Barakaldo albiste bilakatzeko ordua, baina albiste izan dadin gure lorpenengatik eta ez beste batzuk murgilduta dauden etengabeko gatazka eta erakundeen arteko iskanbilagatik. Ematen du gustura daudela gatazka giroan, eta ez dira konturatzen beren estrategia horrekin Barakaldorentzat ondorio kaltegarriak eragiten ari direla" iragarri du alkategaiak.

EGITASMOAREN ARDATZAK

Amaia del Campok konfirmatu duenez, 2013ko abenduan abian jarri zen Gora Barakaldo egitasmoari esker, EAJ-PNVk barakaldarren 800etik gora proposamen jaso dituela "15 proposamen 15erako" izenekoaren barruan. Horiek izango dira maiatzaren 24ko hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko dituen 15 konpromisoak.

Barakaldoko EAJ-PNVk maiatzeko hauteskundeetara eramango duen hauteskunde egitasmoa amaituta egongo da eta epe laburrean aurkeztuko da, ardatz nagusiak ezarrita dauden arren.

Ezinbestekoa da suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzea eta hauteskunde egitasmoaren zati handia hartuko dute. " Funtsezkoena da Barakaldoren arazorik nagusienari ekitea: krisi ekonomikoa eta langabezi altua, 9700 herritar baino gehiago baitira langabezi egoeran daudenak" aurreratu du Del Campok.

Zentzu honetan, egitasmoak herriko merkataritza eta ostalaritzarako ekimenak jasoko ditu, ekintzaile eta langabeentzat, lan munduan zailtasunak dituzten barakaldarrentzat (emakumeak, 45 urtetik gorakoa, gazteak…), aldi berean, langile autonomoei eta ekintzaileei zuzendutako ekimenak jasoko dira, Barakaldoko Burtzeña Parkea moduko egitasmo handiak ahaztu gabe.

Bigarren ardatza izango da barakaldarrek beren eguneroko bizitzan planteatu dituzten beharrei eta ardurei erantzutea. Eta hori errealitate bihurtzeko, EAJ-PNV-k aurreratu du gure herrikideek beren bizitza kalitatea bermatzeko jasotzen dituzten zerbitzuak bermatu eta hobetuko dituela. “Gastu soziala igoko dugu krisiaren erruz okerren dauden pertsona eta taldeen beharrei erantzuteko. Barakaldoko kale eta auzoetan dauden trafiko eta aparkaleku arazoak konponduko ditugu eta barakaldarrentzat onuragarriagoa izango den TAO sistema ezarriko dugu" aipatu ditu alkategaiak beste ekimen batzuen artean.

Del Campok gaineratu duenez, bere alderdiak alkatetzarako duen beste helburu nagusia dela " herrikideak beren kaleetan seguru sentitzea. Huts egiteren bat dago barakaldarren heren batek gure kaleetan ibiltzean insegurtasuna sentitu duela esan duenean". Amaitzeko argitu duenez " auzoen momentua ere bada, horregatik inbertituko dugu horiek eraldatzeko eta erabat modernizatzeko, hobekuntzak egingo ditugu argiterian, altzairuetan... gure kaleetan konponketak egiten segitu behar dugu".

Egitasmoaren azken ardatza da EAJ-PNV-k planteatzen duen kudeaketa eredua. “Udala kudeatzeko era guztiz ezberdina planteatzen dugu, oraingoarekin alderatuta guztiz ezberdina. Kudeaketa eraginkorra, gardena eta demokratikoa proposatzen dugu. Barakaldarren iritziak eta iradokizunak kontuan hartuko dituen Udala planteatzen dugu, eta horregatik egingo dugu Barakaldori eragiten dioten erabakietan ez ezik udalean hartzen diren eta zuzenean eragiten dieten erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzea. Hiritarren parte hartze egiazko eta zintzoa, eta barakaldarren erabakiekiko errespetu osoa”, hitz eman du Amaia del Campok.

“Gardentasuna ez da gardenenak garela esatea. Eredugarri izan behar dugu. PSEren politikak izan dira Nazioarteko Gardentasun zerrendan hamarretik berrogeita bederatzira eraman gaituztenak. Beste hitzetan esanda, Barakaldo da Euskadiko udalen zerrendan azkena. Beraz, gutxiago hitz egin eta gehiago egin” gomendatu du oraingo bozeramaile jeltzaleak.

Amaia del Campok bertaratuei baieztatu dienez " jaso egin ditugu barakaldarren kezkak eta ardurak, esan egin dizkigute kaleetan, auzoetan eta gure herrian behar dituztenak eta gure konpromisoa da beren kezka eta beharrei erantzuna ematea, denon artean Barakaldo berria eraikitzeko, erreferentea Bizkaian, Euskadin eta Estatu osoan” esan du.

“Ez da txikitasun konplexua izateko momentua. Itsu egon behar da denon indarrak batu behar direla ez ikusteko, Bizkaian eta Euskadin egoteak ematen dizkigun sinergiak eta abantailak ez aprobetxatzeko. Gure konpromisoa da Barakaldo Ezkerralde eta Meatzaldeko hiriburu bihurtzea. Lideratzeko momentua da, gure herrikideen ongizatea lehenesteko garaia. Barakaldoko emakume eta gizonek arazoak konpontzea eskatu digute eta konponbide horiek EAJ-PNVren bidez etorriko dira" amaitu du Del Campok.

Barakaldon, 2015eko martxoaren 12an

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEA

PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: PRENTSA ZERBITZUA

UDAL HAUTESKUNDEETARAKO HAUTAGAIAK

 AMAIA DEL CAMPOREN DISKURTSOA

ARGAZKIAK

Partekatu:
Twitter Facebook