Barakaldoko udal arduradunei Mendia Taldeko igogailu biak lotzen dituen pasabide metalikoa erabiltzen duten auzokide eta erabiltzaileen eskaerak atenditzea berriro eskatu die Euzko Alderdi Jeltzaleak. Urteak eman dituzte euria dela eta eragiten diren erorketa eta irristadez kexatzen. Halaber gune honetako eskudelen akabera txarraz kexatzen dira.
EAJ-PNVk deitoratzen du gure auzokideek egoera hau pairatu behar izatea. Gainera udal arduradunek aspalditik egoera hau ezagutzen dute. Beraz, Alkatearen inplikazioa eskatzen dugu, arazo hau oso ondo ezagutzen duena, alkate gisa bere izendapenera arte azpiegituren zinegotzia izan zen eta.
Partekatu: