Euzko Alderdi Jeltzaleak oposizioko gainerako alderdiei atzo bere mozioa onartzea eskertzen die, zeinetan alkateari eskatzen genion urtero udal politikari buruzko gaiak tratatzeko osoko bilkura deitzea. Osoko bilkura honek gobernu taldearen kudeaketa kontrolatzeko ere balio izango du.
EAJ-PNVren ekimenak hiritarren partaidetza ziurtatu eta kudeaketan gardentasuna bermatu nahi du. Bitxia da ekimen hau onartu ez zuen alderdi bakarra PSE izatea, alkatea buru.