Barakaldoko Udalak informatika aurreratuko bost ikastaro eskainiko ditu Cisco teknologian, Aula Mentor proiektuaren bidez - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udalak informatika aurreratuko bost ikastaro eskainiko ditu Cisco teknologian, Aula Mentor proiektuaren bidez

Barakaldoko Udalak informatika aurreratuko bost ikastaro eskainiko ditu Cisco teknologian, Aula Mentor proiektuaren bidez

2022/01/21


Udalak, gaur jakinarazi du Barakaldoko Aula Mentor proiektuaren bidez Cisco teknologian bost online ikastarotan izena emateko epea ireki dela. Honako hauek barne hartzen ditu: CCNA v7-certificación académica en redes de ordenadores ikastaroko hiru modulu, CCNA CyberOps Associate ikastaro bat (zibersegurtasuna) eta Dev Net v1 ikastaro bat (sareen programazioa).

Matrikulatzeko epea, kasu guztietan, urtarrilaren 28ra arte luzatuko da; hala ere, plazak lehenago agortzen badira, epea itxi egingo da. Aurreikuspenen arabera, ikastaroak otsailaren 7an hasiko dira.

Udalak ikastaro horietan izena ematera animatu ditu barakaldarrak. Zinegotziak gogorarazi du teknologia berriak lan-nitxo oso garrantzitsua direla, eta laneratze-maila altua dagoela bertan, eta ezinbestekoa dela prestatzen jarraitzea. "Enpresek oso ondo balioesten dituzte Cisco prestakuntzak dituzten langileen profilak. Ziurtagiri horiek, oro har, industriaren estandar gisa onartzen dira sareen diseinu eta euskarrirako", zehaztu du.

Ordenagailu sareetako CCNA ziurtagiriak, 7. bertsioan, 3 modulu ditu, eta ikastaro bakoitzak bost hilabeteko iraupena du. Era berean, modulu bakoitza osatu nahi duten ikasleek aktibo mantendu beharko dute beren matrikula adierazitako bost hilabeteetan zehar. 1. moduluan sarearen oinarrizko kontzeptuak eta teknologiak aurkezten dira, sare txikiak planifikatu eta ezartzeko beharrezko eskumenak garatuz. Bigarrenean sare baten oinarrizko kommutazio- eta bideraketa-kontzeptuak ikusten dira; eta laguntza eskaintzen da sare txikiak planifikatu eta ezartzeko, eta hainbat aplikazio txertatzen dira. Hirugarren baliabidean sareen oinarrizko kontzeptuak eta teknologiak aurkezten dira; eta laguntza eskaintzen da sare txikiak planifikatu eta ezartzeko beharrezko eskumenak garatzeko.

Bost hilabeteko iraupenarekin hau ere, CyberOps Associate ikastaroaren bidez, ikasleei hainbat esparruren inguruko prestakuntza emango zaie, besteak beste: zibersegurtasunaren esparruan ematen diren zaurgarritasunak, erabiltzen dituzten sistema operatiboak, nola antzeman eraso-motak, erabili ohi dituzten metodoak, datu pertsonalak eta korporatiboak babesteko modua eta abar. Komeni da ikasleek Linux eta Windows sistema eragileei buruzko oinarrizko ezagutzak eta CCNA ikastoroko 1. eta 2. moduluei dagozkien sareen ezagutza izatea.

Azkenik, Dev Net v1 ikastaroa sareen programazioko kontzeptuak eta praktika abiarazi edo perfekzionatu nahi dituzten pertsonentzat zuzenduta dago. Bost hilabeteko iraupena duen ikastaroaren edukiak mikrozerbitzuen, edukiontzien eta garapen-eragiketen kudeaketari dagozkion beharrizan guztiak estaltzen ditu, bai eta azpiegituren automatizazio segurua ere, aplikazioen programazio-interfazeekin (API).

Aipaturiko bost ikastaroetako matrikulazioa aurrez aurre egin daiteke Udalaren Inguralde garapen-agentziaren egoitzan (Aldapa kalea 3A), bai eta barakaldo@aulamentor.es helbide elektronikoaren zein 944 789 257 telefono-zenbakiaren bidez ere. Bertan, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da. Ikastaro bakoitzaren kostua 120 eurokoa da eta banakatuta ordaindu ahalko da.

Aula Mentor Barakaldo proiektuak jarduera-familien arabera multzokatutako 150 prestakuntza-ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu. Ikastaro horiek tutore baten laguntza eta Hezkuntza Ministerioaren eta Espainiako Gobernuaren Lanbide Heziketaren (Aula Mentor proiektua herrialde guztian sustatzen duena) eta ziurtagiri ofiziala dute. Zehazki, Aula Mentor Barakaldo proiektua Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak (Inguralde) kudeatzen du. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastaro horiek eskaintzen dituen erakunde bakarra da, Ministerioarekin sinaturiko hitzarmen bati esker (hitzarmen hori orain dela gutxi berritu da).

 

Partekatu:
Twitter Facebook