Barakaldoko Udalak Euskera ikasteko diru-laguntzak ez kentzea eskatzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udalak Euskera ikasteko diru-laguntzak ez kentzea eskatzen du EAJ-PNVk

Barakaldoko Udalak Euskera ikasteko diru-laguntzak ez kentzea eskatzen du EAJ-PNVk

2013/06/05


Euzko Alderdi Jeltzaleak mozio bat aurkeztu du zeinetan Barakaldoko gobernu taldearen arduradunei eskatzen dien euskera ikasteko diru-laguntzak mantentzea. Diru-laguntza hauei euskaltegi homologatuetan matrikulatutako ikasleek baita B eta D ereduetan ikasten duten ikasleen gurasoek ere etekina ateratzen zieten.

EAJ-PNVk proposatzen du Gure Udalak 35.000 eurotik 20.000 euro ematea Barakaldoko ikastetxeetako IGEek antolatutako euskera ikastatoak diruz laguntzeko, hartzaileak B eta D ereduetan ikasten duten ikasleen gurasoak direnean, eta dagokion ikastaroari probetxua atera diotela egiaztatzen duten guztietan.

Aldi berean, EAJ-PNVk Barakaldoko Berbalagun abian jartzeko gainerako 15.000 € zuzentzea proposatzen du (euskara ikasten ari diren edo euskara ikasi dutenei begira, euskara giro informalean eta ikasgeletatik kanpo praktikatzeko esparruak sortzea).

Partekatu:
Twitter Facebook