Barakaldoko Udalak bat egiten du martxoaren 8rako `Nosotras paramos´ lelopean deitutako geldialdiarekin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udalak bat egiten du martxoaren 8rako `Nosotras paramos´ lelopean deitutako geldialdiarekin

Barakaldoko Udalak bat egiten du martxoaren 8rako `Nosotras paramos´ lelopean deitutako geldialdiarekin

2017/03/06


 

Barakaldoko Udalak bat egiten du datorren martxoaren 8rako emakumeek deitutako erreibindikazio-geldialdiarekin. Irabazik proposatutako ekimena eztabaidatzeko, gaur goizean egin da bozeramaileen batzordea eta onartu egin da, baina EAJ-PNV alderdiak gonbidapena herritarrei, langileei eta zinegotziei ere egiteko eskatu du, emakumeei babesa adierazteko.


`Nosotras Paramos´ izeneko ekimena martxoaren 8an, 12:00etatik 12:30era bitartean garatuko da. Nazioarte mailan egindako proposamen honek indarkeria matxista gaitzestea eta berdintasunaren alde egitea du xede. Barakaldok bat egiten mugimendu honen alde dauden dozenaka herrialdeekin eta herritarrei eta Barakaldoko Udaleko zinegotzi eta langileei dei egiten die udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.


Bestalde, EAJ-PNV alderdiak herritarrak, langileak eta zinegotziak ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu aldarrikapen honen aldeko babesa adieraziz.


`Nosotras Paramos´ ekimena 12:00etan burutuko da, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko manifestua Herriko Plazan 11:00etan irakurri, eta ordubete geroago.
Udalak egun horretarako abiarazitako kanpainak emakumeak kirolarekin duen harremana hartu du gai nagusitzat, `Helburua berdintasuna da´ lelopean. Datorren asteazkenean, martxoak 8, Barakaldoko Atletismo klubeko Belit Solar atletak irakurriko du euskarazko manifestua, eta Barakaldo Futbol klubeko Ane Gallardo Rosa jokalariak gaztelaniazkoa.

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook