Barakaldoko udal osoko bilkurak kaleratzeen aurkako mozio bat aho batez onartzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko udal osoko bilkurak kaleratzeen aurkako mozio bat aho batez onartzen du

Barakaldoko udal osoko bilkurak kaleratzeen aurkako mozio bat aho batez onartzen du

2012/12/11


Kaleratzeei buruzko Amaia del Camporen adierazpena:

Ez da krisi hau eragiten nor izan duen erantzukizun handiagoa eztabaidatzeko garaia. Krisi honek langabezia-tasa handia sortu du, zeinaren ondorio krudelenetariko bat familiak bizitzeko sabairik gabe geratu ahal izatea da. Ez da unea energia galtzeko legea aldatzeko aukera izan eta hau aprobetxatu ez zutenak gogorazten. Honekin familia kaleratuek etxea uzteagatik pairatzen duten bidegabekeria saihesteko abagunea egongo zatekeen.

Ez da populismo ezta demagogietarako unea, baizik eta ahal den denborarik laburrenean konponbide zehatz eta eraginkorrak eskaintzeko unea da.

Azken finean mozio honen bidez neurri zehatz, eraginkor eta premiazko multzo bat proposatzen dugu drama sozial honi bukaera emateko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook