Barakaldoko txokoa argazki-lehiaketa abiarazi du udalaren Facebookeko kontuak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko txokoa argazki-lehiaketa abiarazi du udalaren Facebookeko kontuak

Barakaldoko txokoa argazki-lehiaketa abiarazi du udalaren Facebookeko kontuak

2017/02/28


Barakaldon, Facebook erabiltzaile asko dira argazkizaleak. Hirian dauzkagun txokorik politenak ezagutarazteko, Udalak Facebookeko udal orriaren bitartez -www.facebook.com/ayuntamientodebarakaldo.barakaldokoudala-, argazki-lehiaketa abiaraziko du bihar.

`Barakaldoko Txokoa – El Rincón de Barakaldo´ lehiaketa martxoaren 31era arte egongo da martxan. Lehiaketaren gaiarekin lotura duen Barakaldoko argazki bat bidali beharko du posta elektronikoz (ayuntamientodebarakaldo@gmail.com) parte hartu nahi duenak.

Barakaldoko Udalaren Facebookeko orri ofizialean `Atsegin dut´ klikatu duten erabiltzaileek bakarrik har dezakete parte lehiaketan, irudiaren egileak etiketatu ahal izateko ondoren. Ezin izango dute parte hartu fotomuntaia bidaltzen dutenek, irudiaren kalitatea eta naturaltasuna baloratuko delako. Argazki iraingarriak, sexistak eta pertsonen osotasunaren aurkakoak ere ez dira onartuko.
Lehiaketak sari bi emango ditu, bata `Argazkirik onena´, eta bestea, `Atsegin dut´ gehien jasotzen duena.

Denbora argazkilaritza elkarteko argazkilarien esperientzia kontuan izango dugu lehenengoa aukeratzerakoan. Lehenengo saridunak Barakaldoko K trofeoa eta Barakaldo Antzokiko karteldegiko antzezlan bat ikusteko sarrera bi jasoko ditu. Gainera, Udalaren Facebookeko orri ofizialean jarriko da argazki irabazlea.

Bigarren sariduna Facebookeko erabiltzaileek aukeratuko dute `Atsegin dut´ klikatuz, eta honek ere Barakaldo Antzokiko antzezlan bat ikusteko sarrera bi jasoko ditu. Bigarren argazki irabazlea ere Udalaren Facebookeko orri ofizialean jarriko da.

Lehiaketaren oinarriak Udalaren web orrian kontsulta daitezke: www.barakaldo.org.

 

Partekatu:
Twitter Facebook