Barakaldoko San Bizenteko Kiroldegiko aldagelak zaharberritzeko lanak hasi dira - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko San Bizenteko Kiroldegiko aldagelak zaharberritzeko lanak hasi dira

Barakaldoko San Bizenteko Kiroldegiko aldagelak zaharberritzeko lanak hasi dira

2017/09/06


San Bizenteko Kiroldegiko tribunak itxura erabat berria du. Instalazioak berreraikitzeko lanak -Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker finantzatukoak- amaitu dira, eta orain, egituraren azpian zeuden aldagelei ekiteko unea iritsi da, izan ere, aldagelak berriro eraikiko dira kirol instalazioetako erabiltzaileen beharrei erantzuteko.


Tribuna berreraikitzean, jatorrizko eredua hartu zen kontuan; hortaz, kirol taldeen aldagelek lanak hasi aurretik okupatzen zuten lekua utzi egin zen egitura altxatu zenean, instalazioak zaharberritu eta eguneratzeko. Harmailak amaitutakoan (hirietan oso gutxitan erabiltzen den hormigoizko hegalkina jarri da), behealdean egin behar diren lanei ekingo zaie, alde horretan sei aldagela egingo dira eta.


Orain egingo diren lanek jatorrizko aldagelen egitura eta neurriak errespetatuko dituzte. Horrela bada, taldeko lau aldagela egingo dira, egituraren eskuinaldean, bi, eta ezkerraldean, beste bi; egituraren erdialdean berriz, arbitroentzako bi aldagela.


Lanak dagoeneko hasita daude eta udazkenerako amaituko dira. Aldageletan metalezko bankuak, hogeita hamar bat armairu eta esekitokiak jarriko dira, bai eta mahaiak eta aulkiak ere aktak egin ahal izateko. 60.100 eurotik gora inbertituko da lanetan eta materialean.


“Kiroldegiko aldageletako instalazioak oso zaharrak ziren, eta ez ziren batere erosoak erabiltzaileentzat. Eraikuntza berriari esker, kiroldegia erabiltzen duten kirolarien baldintzak hobetu ez ezik, Barakaldo bezalako hiri batek -Bizkaiko bigarren hiria- behar duen beharretara egokitu ere egingo dira” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Hon Andoni Uriak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook