Barakaldoko neguko kanpamentuak direla eta, Teknologia gune bihurtu da Teknikaren Museoa - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko neguko kanpamentuak direla eta, Teknologia gune bihurtu da Teknikaren Museoa

Barakaldoko neguko kanpamentuak direla eta, Teknologia gune bihurtu da Teknikaren Museoa

2017/12/15


Gabonetako kanpamentuak izango du ditu aurten Barakaldok. Teknologia gune bihurtuko du Udalak Teknikaren Museoa, hiriko gazteek gustukoen dituzten jarduerez – teknologia berriez, alegia - goza daitezen. Abenduaren 26tik 30era garatuko dira jarduerak, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaizkie.

Partaidetzazko Aurrekontuen bitartez aukeratu zuten barakaldarrek haur eta gazteentzako jarduerak ugaritzea. Udalekuak izan ziren planifikatutako ekimenetako bat, baina aurtengo aurrekontua abuztuan onartu zenez, ez zen jarduera hori antolatzerik izan. “Horrexegatik, hain zuzen ere, erabaki da harako pentsatutako jarduerak Gabonetan antolatzea, oso garai egokia baita gazteak hirian horrelako ekimenez goza daitezen”, azpimarratu Amaia del Campok, Barakaldoko alkatesa.


Horrela bada, teknoparke bihurtuko da Teknikaren Museoa, 17:00etatik 20:00etara. “Wifia izango den aldean, aulkiak, banku erosoak eta pufak jarriko dituzte, gazteen topaleku atsegin bihurtzeko. Horman proiektatuko dira, gainera, maiteen dituzten musika bideoak, eta, nahi izanez gero, dantzan egin ahal izango dute” azaldu du Del Campok.


Horrezaz gainera, hiru orduko robotika tailer bat egingo da hilaren 27 eta 29an, mBot robota muntatu eta programatzen ikasteko. Abenduaren 26, 28 eta 30ean, kantuak nahastu eta musikarekin aritzen ikasiko dute musikazaleek, DJ aditu batekin.


Brikolaje sortzailea ere ikasi ahal izango dute Negugunean, txandaka, astean zehar. Bai eta, besteak beste, mugikorrerako azalak eta aldizkariak baliatuz landutako zorroak egiten, gailu ultramoreak erabiltzen, globo aerostatikoak eskalan eraikitzen eta plastilina egiten eta plastilina mugimenduan grabatzen ere.


Trebetasun zirkuitu bat ere izango du eraberritutako museoak, Lutxanako auzoan, patin elektronikoetan ibiltzeko.


Esperientzia aparta bizitu ahal izango dute errealitate birtualeko sistema baten bitartez, zango-besoetan sentsoreak eta buruan kaskoa jantziz.


Azkenik, eskalan egindako helikoptero elektriko bat pilotatzeko aukera ere eskainiko du Neguguneak: airetiko zirkuitu batean, zailtasun maila desberdinak gainditu beharko dituzte barakaldar gazteek.
Programa berri eta erakargarria sortzea lortu dugula uste dugu, eta oporretan ondo pasatzeaz gainera, adiskide berriak ere egin ahal izango dituztela. “EZ dago izena eman beharrik. Bertara agertu, eta gozatu, besterik ez; segur aski, askok ezagutu ere ez dute egingo eta Teknikako Museoa”.


TOPALEKU ORDU GEHIAGO


Opor garai honetan, gainera, Gurutzetako zentro zibikoan eta Anaien parkeko Integrazio Soziokulturalerako Zentroan dauden Giltzarriko topaleku biek ordutegia luzatuko dute abenduaren 23tik urtarrilaren 5era: goizez, 11.30etik 13:30era, eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ez da zerbitzurik izango.

 

Partekatu:
Twitter Facebook