Barakaldoko Mentor Gelako CISCO ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Mentor Gelako CISCO ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

Barakaldoko Mentor Gelako CISCO ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

2017/02/06


Barakaldoko Mentor Gelak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko CISCO ikastaroetarako deialdi berria egin du ordenagailu sareetako Cisco ziurtagiri akademikoa eskuratu ahal izateko. Otsailaren 9ra arte egin daiteke matrikula honako web orriaren bitartez: www.aulamentorbarakaldo.inguralde.info. Ordenagailu sareetan, cloud computing-ean eta errealitate birtualean oinarritutako informazio- eta komunikazio-teknologia berrietarako handituz doan eskariei erantzun eta ikasbide bat eskaintzeko diseinatuta dago aipatu prestakuntza.

Barakaldoko Mentor Gelak egiten duen deialdi honek Cisco CCNA 5 Routing and Switching programak dituen lau moduluak eskaintzen ditu. Moduluak segidan egin behar dira, baina nahitaezkoa da bat gainditzea hurrengoarekin jarraitzeko. Prestakuntza berri honi esker, ikasleak ordenagailu sareen munduan sakontzeko behar dituen trebetasunak eta gaitasunak garatuko ditu, gainera, tamaina txikiko eta ertainetako sareak konfiguratzeko, diseinatzeko eta jartzeko, bai eta Internet hornitzaile batek dituen zerbitzu guztiak erakusteko tresnak ere eskuratuko ditu. Programak zenbait alor landuko ditu, besteak beste, honako hauek: IOS, IPv6, IPv4, OSPF, Cisco Licensing, Enhanced Interior Gateway Routing Protocol (EIGRP), linea interfazeak, Frame Relay VLAN interfazeak, Ethernet, VLSM, eta trafikoaren oinarrizko iragazketa. CISCOk programak eskaintzen dituen lau ikastaroetan, gainditutako ikastaro bakoitzeko ziurtagiri bat emango du.

BARAKALDOKO MENTOR GELA

170 online ikastaro baino gehiago biltzen dituen prestakuntza proiektua da Inguralde- Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak eskaintzen duen Barakaldoko Mentor Gela. Ikastaroen ziurtagiriak Hezkuntza Ministerioak egiten ditu. 2016. urtean 68 lagunek aberastu dute beren curriculum profesionala Barakaldoko Mentor Gelaren bidez, zeina bakarra baita Euskadin. CISCO programa da jendeak gehien eskatzen duena.

Barakaldarrek prestakuntza honen eskaintza zabala kontsultatzeko, programaren web orrira edo Enplegu Zentroan kokatutako Barakaldoko Mentor Gelara jo dezakete (Dolores Ibarruri pasealekua, zg). Duela gutxi berriztu da web ataria, mugikorretatik sartu ahal izateko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook