Barakaldoko hirurogei bat saltokik kalean eskainiko dituzte `gangak´ ostegunera arte - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko hirurogei bat saltokik kalean eskainiko dituzte `gangak´ ostegunera arte

Barakaldoko hirurogei bat saltokik kalean eskainiko dituzte `gangak´ ostegunera arte

2017/02/28


Barakaldoko hirurogeita sei saltokik parte hartuko dute gaurtik ostegunera arte, martxoak 2, Barakaldoko (ACE) Hiri Merkataritza eta Enpresa Elkarteak, Udaleko Inguralde-garapen agentziaren laguntzaz, antolatutako ganga azoka honetan.

Azokak iraungo duen hiru egun hauetan, merkatariek moda-artikuluak ez ezik, osagarriak, aisiakoak, kiroletakoak, bitxiak eta apaingarriak ere aterako dituzte kalera %80ko deskontuekin gauza askotan. “Inguralden jarduera honen alde gaude, batetik, merkatariei ondo datorkielako stockean geratu zaizkien denboraldiko artikuluak ateratzeko, eta bestetik, herritarrek ere benetako `txolloak´ aurkitzen dituztelako” adierazi du Inguraldeko buru Danel Solak. “Hirian daukagun hurbileko eta kalitatezko merkataritzari balioa emateko modu bat da” esan du.

Gainera, azoka “hirian barrena paseatzeko, etxe ondoan dauden saltoki berriak ikusteko eta tokiko ekonomiaren garapenean laguntzeko aukera ona izan daiteke, saltoki txikietan kontsumituz” adierazi du ACE elkarteko buru Ana Morgadok, eta bide batez, herritarrak animatu nahi izan ditu jarduera honetan parte hartzera eta eskaintzen dizkieten deskontu handiak aprobetxatzera.

Establezimendu parte-hartzaileak identifikatzeko, sustapen-kartelen bidez egin daiteke, gainera, merketutako produktuak kalean izango dituzte ikusgai. Hiru egun horietako batean euria egiten badu, Ganga Azoka saltokien barruan egingo da. Egun horietako ordutegia saltokiaren ohikoa izango da. Saltoki parte-hartzaileen zerrenda ikusi nahi izanez gero, Barakaldoko ACE elkartearen web orrian (www.acebarakaldo.com) kontsulta daiteke.


Barakaldoko ACE elkartea 2011. urtetik ari da Ganga Azoka antolatzen, eta urtean birritan egiten du, udako denboraldian, eta negukoan.

 

Partekatu:
Twitter Facebook