Zentroetako instalazioak erakusteko asmotan, Barakaldoko Udalaren haur eskolek, lehen aldiz, ateak irekiko dizkiete datorren ikasturterako seme-alabaren bat matrikulatzeko interesa duten familiei. Xede horretarako, Udalak eskolak bisitatzeko “ateak zabalik” jardunaldi bat antolatu egin du, eta 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako ikasgelak izango dira ikusgai. Halako ekimena matrikulazio-epearen barruan egingo da, otsailaren azken astean hasiko dena, hain zuzen ere.
Barakaldok hiru haur eskola ditu: Llano, Arteagabeitia eta Urban. Martxoaren 8an ateak irekiko zaizkie guraso eta tutoreei, ikasgelak, patioak, jantokiak… zuzenean ikus ditzaten. “Gure ustez, garrantzi handiko ekimena da, modu horretara, “ateak zabalik” ekimenaren bitartez, adingabeek erabiliko dituzten guneen inguruko informazio zuzena izango baitute erabakitzerako orduan”, azaldu du Rakel Olallak, Barakaldoko Haur Eskoletako lehendakariak.
Ekimena 17:30ean hasiko da, zeregin pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko. Interesdunek e-mail bidez izena eman dezakete: –coordinarteagabeitia@eibarakaldo.net, coordinllano@eibarakaldo.net eta coordinurban@eibarakaldo.net - edo telefono bidez –Arteagabeitia: 944905029, Llano: 944903053 eta Urban: 944383447- honako datu hauek emango dira: izen-abizenak, telefonoa, harremanetan jartzeko e-maila eta bisitatu nahi den zentroa. Eskolak bisitatzeko “ateak zabalik” jardunaldirako izena emateko epea martxoaren 1ean amaituko da.
MATRIKULAZIOA
Haur eskoletan matrikulatzeko epea martxoaren 24ra artera luzatuko da. Beraz, “gurasoek eta tutoreek seme-alabak udal eskoletan matrikulatzen dituzten ala ez pentsatzeko nahikoa denbora-tarte izango dute”, azpimarratu du.
Arteagebeitiako udal eskolak 0 eta 3 urte bitarteko 101 umerentzako edukiera du, Llano eta Urbanen, gehienez, 0 eta 2 urte bitarteko 41 ume zentro bakoitzak. “Udalaren haur eskolek goi mailako heziketa eskaintzen dute euskaraz eta ingelesez eta ordutegi zabalarekin, 7:30etik 17:30era, barakaldarren zeregin pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiten laguntza handia dena”, azaldu du Olallak.
Udalaren Haur Eskolen prezioa ezartzeko familien errenta hartzen da kontuan. Ildo horretan, gutxieneko kuota 42 euro dira, gehienekoa, ordea, 164 euro. Hiri zentroetan jantokia ere badago 37 euroko tarifarekin hilero. Plazak onartzeko egoera berezian dauden familien seme-alabek izango dute, hala nola, baliabide ekonomiko urrikoak, tutoreren bat langabezian dagoenean…
Barakaldoko Udalak gutun bana bidaliko die aurten urte bat beteko duen adingaberen bat duten familiei, haur eskolei buruzko eskaintzaren eta halako zentroetan matrikulatzeko beharrezko betekizunen berri izan dezaten.
Partekatu: