Barakaldoko gazteek edozein diskriminazio mota gaitzesteko bideo bat egin dute - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko gazteek edozein diskriminazio mota gaitzesteko bideo bat egin dute

Barakaldoko gazteek edozein diskriminazio mota gaitzesteko bideo bat egin dute

2017/03/01


Barakaldoko Udalak gaur ospatuko du Zero Diskriminazioaren aldeko Nazioarteko Eguna. Barakaldoko gazteek, Gazte Bulegoaren bitartez, edozein diskriminazio motaren erabateko gaitzespena adierazteko bideo bat egin dute. Bideoa gaurtik aurrera zabalduko da Udalaren sare sozialetan mezua ahalik eta jende kopuru handienari helarazteko asmoz.

“Ez dut nahi inork esaterik zorte handia dudala nire senarrak etxean laguntzen didalako. Gure etxea berea ere bada”. “Mutilek ez dezatela nire emaztegaia haragi-puska bat bezala ikusi”. “Askatasunez adierazi ahal izatea”. Horiek dira Gazte Bulegoko gazteek bideo aldarrikatzailean nabarmentzeko aukeratu dituzten gogoeta batzuk.

Gazte hauek beraien bizitzan eta ingurumarian ere hauteman dituzten diskriminazio egoera desberdinei buruzko gogoeta egin dute otsailean. “Genero, erlijio, adierazpen askatasuna edo sexu-joera gaiekin lotutako egoerak aztertutakoan, bideo bidez helaraziko dizkigute ateratako ondorioak: gazteek argi eta garbi adierazi nahi dute edozein diskriminazio motaren kontra daudela" azaldu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak.

Nazio Batuek 2014ko martxoaren 1ean onartu zuten ospakizun egun hau Barakaldoko Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren barruan dago, “nazioarteko egunen ospakizunaren bitartez, balio aldaketa sustatzea baita helburua”.

Zero Diskriminazioaren aldeko Nazioarteko Eguna gaur ospatuko da aniztasuna baloratu eta onartzeko, bai eta bakoitzak dituen gaitasunak eta talentuak antzemateko. “Diskriminaziorik eza eskubidea da, beraz, deuseztatu egin behar da edozein diskriminazio mota: nazionalitatea, adina, sexua, arraza, erlijioa, sexu-joera edo sexu-orientazioa” azpimarratu du Olallak, gainera, sinbolo bereizgarria tximeleta dela gogorarazi du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook