Barakaldoko EAJk kudeaketa eraginkorra bermatzeko ekimenak eta erabakiak hartzean auzokoen presentzia ziurtatzeko aurkezten ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko EAJk kudeaketa eraginkorra bermatzeko ekimenak eta erabakiak hartzean auzokoen presentzia ziurtatzeko aurkezten ditu

Barakaldoko EAJk kudeaketa eraginkorra bermatzeko ekimenak eta erabakiak hartzean auzokoen presentzia ziurtatzeko aurkezten ditu

2011/07/07


 Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean ekimen batzuk erregistratu ditu, alde batetik, udal kudeaketan gardentasun handiagoa lortzearen bila doana eta bestetik auzokoen partaidetza bultzatzea  Udal Erakundeak hartutako  dagozkien erabakietan, Udaletxearen eta barakaldotarren hurbiltasuna errazteaz gain.

Helburu honekin EAJk gaur goizean Barakaldoko Udaletxearen  funtzionamendu eta antolakuntza arautzen dituen Udal Arautegi Organikoa (UAO) aldatzeko 5 mozio aurkeztu ditu. Helburua  hobetzea eta bere onarpena lortzea da, gure Alderdia beste talde politikoek gure ekimenei aurkezten dizkieten aldaketa-proposamenak eztabaidatzeko eta akordio batera ailegatzeko prest dago. Horregatik, gure proposamenak erregistratzeaz gain, talde guztiei aipatutako mozioak bidali dizkiegu, lan-dokumentu bezala bere ekarpenak  aldaketa-proposamen antzera egin nahi badituzten.

Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldon kudeaketa garden eta parte hartzearen alde lan egiteko konpromezua errepiketzen du. Horregatik, beste udal taldeek nahi dituzten  ekarpenak egin ditzaten eta guztion artean gure Udaletxearen funtzionamendua arautzea gure auzokideen biltzen den euro bakoitza ere argitasunez kudeatuta izateko eta barakaldotarrek bere Udaletxean abotsa izan dezaten.
Partekatu:
Twitter Facebook