Pasa den astelehenean, irailaren 12an, Aldundiak gure Udaletxeari ez kudeatutako 634.629€, gehi 90.803,33 berandutzako interes bezala, itzultzeko eskaera egin zion. EAJk egia esaten zuen uztailan udal gobernuaren nagikeriak barakaldotarroi 715.000€ baino gehiago kostatuko zigula ziurtatzen zuenean,
Gaur goizean mozio bat aurkeztu dugu Udal Bilkurak Alkateari 15 egun baliodunetan, mozioa onartu arte, Aldundiari 634.000 €tako diru-laguntza eskatzeko izapideak hasteko estutzen dion eta horrela Tellaetxe parkeko eta Castaños ibaia berreskuratzeko proiektuarekin jarraitu. Horretaz gain Informazio-Batzorde baten deialdia galdatu dugu zeinetan azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditugun.
Partekatu: