Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea harrituta dago PSEk eta Bilduk atzoko osoko bilkuran izan duten jokaeragatik. Non Metro Bilbaoko zerbitzuaren inguruan Ezker Abertzalearen aldetik planteatutako hainbat mozio eztabaidatu ziren. Bi alderdiek oraintsu arte gai horiei buruz Batzar Nagusietan mantendu zuten jarrera baita botoa aldatu zuten. Bi alderdiek erakutsitako prozedurak erabateko koherentzia eza erakusten du.
Atzo PSEk eta Bilduk ikerketa tekniko baten errealizazioaren aurka bozkatu egin zuten, baina aste bat lehenago Bizkaiko Batzar Nagusietan ekimen berbera jorratu zenean abstenitu ziren. Ekimen hau Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJ-PNVren eskaera dela eta egin zen, erabiltzaileen benetako beharrizanak ezagutu ahal izateko. Halan dabe, atzo Barakaldon alderdi biek kontrako bozka eman zuten.
Partekatu:
Facebook