Barakaldoko EAJ-PNVk Kastrexanan zuhaitz bat etxe baten gainean eror daitekeela ohartarazten duEA - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko EAJ-PNVk Kastrexanan zuhaitz bat etxe baten gainean eror daitekeela ohartarazten duEA

Barakaldoko EAJ-PNVk Kastrexanan zuhaitz bat etxe baten gainean eror daitekeela ohartarazten duEA

2013/06/13


Euzko Alderdi Jeltzaleak udal arduradunei dagoen arriskua kentzeko beharrezko aginduak ematea eskatu die. Zuhaitz hau Kastrexanako Zubilela kaleko 46 zenbakiko etxe baten gainean eror daiteke eta.

Aipatutako etxean bizi diren auzokideek denbora asko daramatzate beraien etxearen gainean dagoen zuhaitza gero eta okerrago dagoela ohartarazten. EAJ-PNVk gobernu taldeari azpiegituren batzordean (otsailak 18) egoera honetaz ohartazari zion, gure udalak egindako jarduerei buruzko informazioa eskatu genuenean, Zubileta kalean euriak eragindako lur-jausien ondorioz.

EAJ-PNVk udal teknikariekin egiaztatu du zuhaitza udal lurretan dagoela eta erortzeko arriskua handia dela. Hori dela eta, gobernu taldeari, ahalik eta lasterren, istripuak saihesteko beharrezko lanak martxan jartzea eskatu diogu, kalte material eta pertsonal larriak eragin baitaitezke.

Partekatu:
Twitter Facebook