Barakaldoko EAJ-PNV ere .eus domeinua erabiltzen hasi da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko EAJ-PNV ere .eus domeinua erabiltzen hasi da

Barakaldoko EAJ-PNV ere .eus domeinua erabiltzen hasi da

2014/12/15


Duela ordu gutxi, Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalearen web orrialdeak “ http://eajpnv-barakaldo.eus “ izen berria hartu du. EAJ-PNVk .eus domeinua aktibatzeko ekimenarekin bat egin du, barakaldarrekiko harremanak errazten dituzten tresnen eta euskararen aldeko apustu argia eginez.

Gure web gunea ere .eus domeinuan sartzeko ekimen honek bat egiten du Alderdiak ( http://www.eaj-pnv.eus ) eta Eusko Jaurlaritzak egin duten apustu berberarekin. Biak dagoeneko dira .eus.

Posta elektronikoek eta gure bozeramaile eta Barakaldoko alkatetzarako hautagai, Amaia del Camporen bloga ere .eus domeinuarekin funtzionatzen dute dagoeneko: http://eajpnv-barakaldo.eus/amaiadelcampo .
 

Partekatu:
Twitter Facebook