Barakaldoko bonua abian jartzea eskatzen du EAJ-PNVk tokiko merkataritzan gabonetako erosketak bultzatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko bonua abian jartzea eskatzen du EAJ-PNVk tokiko merkataritzan gabonetako erosketak bultzatzeko

Barakaldoko bonua abian jartzea eskatzen du EAJ-PNVk tokiko merkataritzan gabonetako erosketak bultzatzeko

2013/11/21


Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean mozio bat aurkeztu du, zeinetan Barakaldoko udalari eskatzen dion datozen gabonetan gure herrian jarduera ekonomikoa bultzatzen duen merkataritzarako bonua sortzea. Barakaldoko tokiko merkataritzak baita gure auzokideek ere etekina aterako liokete.

Gure proposamena 10.000 bonu sortzea da, bonua 30 eurotan baina barakaldarrok 20 € baino ez genuke ordainduko. Beste 10 euroak udalak diruz lagunduko luke. Horretarako, gobernu taldeak 2012ko aurrekontuan gure alderdiak sartutako 100.000 euro, tokiko merataritza bultzatzera bideratuak, erabiltzea proposatzen dugu. 2013an zehar, gure udalak aurrekontu luzatuak dauzka, PSEk 2013ko proposamena erretiratu nahiago zuelako, aurrekontu berriak onartzeko akordioak lortzen saiatu gabe. Beraz, tokiko merkataritza bultzatzeko 100.000 eurotako partida ere luzatuta dago.

Partekatu:
Twitter Facebook