Euzko Alderdi Jeltzaleak 24 zuzenketa partzial, 1.137.472,59 €an zenbatetsita aurkeztu ditu Barakaldoko udal-aurrekontuarentzako. EAJ-PNVk planteatutako ekimenak gobernu talde sozialistak aurkeztutako kontuak hobetzen saiatu dira. Gobernuko aurrekontuan gizarte ekintzan murrizketa garrantzitsuak eta enplegu-sortzean inplikazio eza agertzen dira besteak beste.
EAJ-PNVk 10.000 barakaldar langabetu baino gehiagoren beharrak lehenetsi nahi izan ditu zuzenketa hauek egiteko orduan. Horregatik, txartoago pasatzen ari diren gure auzokideen beharrak kontuan izanda, EAJ-PNVk enplegua sortzera eta gizarte ekintzetara 686.000 € bideratu ditu (hau da, aurkeztutako 24 zuzenketen %60,30).
Partekatu: