Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileek bigarren fasea abiarazi dute auzoetan barrena - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileek bigarren fasea abiarazi dute auzoetan barrena

Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileek bigarren fasea abiarazi dute auzoetan barrena

2017/02/27


Barakaldo laster hasiko da 2017rako proiekturik gogokoenak aukeratzeko botoa ematen. EAJ-PNV alderdiaren gobernu taldeak datorren asteazkenean, martxoak 1, abiaraziko du aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea. Barakaldarrek hirian beren-beregi horretarako jarriko diren hamar bat ontzi izango dituzte botoa emateko, gainera, beste hamar bat karpa ere auzoetan barrena ibiliko dira jendearen zalantzak argitu ahal izateko.


Honelako prozesu bidez egindako lehenengo aurrekontu parte-hartzaileek herritarren 463 proposamen izan zituzten. Azken asteotan, Udaleko lantalde teknikoak egindako azterketa eta sailkapen lanari esker, parte-hartzaile bakoitzak egindako proposamenari buruzko erantzun zuzena eta pertsonala jasoko du.


Azterketa egindakoan, sailkapenean 310 proposamen geratu dira –gainerakoak baztertu egin dira, bai planifikatuta daudelako (72), bai udalari ez dagozkiolako (81), eta `Barakaldon asmoak betetzen´ programak dituen atalen inguruan multzokatu dira: BarakaldoOn, Barakaldo zehatz-mehatz; BarakaldoOndo/ Live, BarakaldoBerdin/ Esperientzia, BarakaldoHiria eta BarakaldoKirolak.
“Proposamenak baloratzerakoan, interes orokorra lehenesten dutenak hartu dira kontuan, beraz, hautatutako proiektuetan barakaldarren bizi-kalitatea hobetzea eta Udalak herrian ematen dituen zerbitzuak hobetzea dira gai nagusiak” adierazi du Del Campok.
Multzokatzerakoan, antzeko helburudun proposamen guztiak erabili dira, baina lokalizazio desberdinetan daudenak. Horrela, gaiaren arabera bateratu eta formulatu dira proiektuan “hiriko interes orokorrari (ez partikularrei) lehentasuna emateko xedez, konparaziozko bidegabekeria ekidin eta udalerriaren ikuspegia kontuan hartzeko” azaldu du alkateak.
Bozkatuko diren proposamenen artean, honakoak daude: Pormetxeta plazako lonjak egokitzea; Munoa Finkaren erabilera sustatzea; umeen eta gazteen jarduerak eta ekipamenduak zabaltzea; Gorostitzan eta Errekatxon komun publikoak jartzea; etxerik gabeko jendearentzako zerbitzuak sendotzea; kirol instalazioak estaltzea; txakurrentzako parkeak egokitzea, etab.
Aurrekontuko 1,1 milioi euroko partida erreserbatu da herritarrek aukeratutako proiektuak gauzatu ahal izateko. Gauzak horrela, "aurrekontuaren banaketa zuzena egiten dela bermatzeko, proposamen bakoitzeko aurrekontu osoaren %35eko gehieneko partida ezarri da, hau da, 385.000 eurokoa”. Kopuru hori gainditu, baina faseka egin daitezkeen proiektuak ere sartu dira aurrekontu parte-hartzaileetan.
EKIMENAK BOZKATZEA
Jendearen iritzia jasoko duten behin betiko 22 proiektuak hirian zehar ibiliko diren hamar bat karpetan azalduko dira, herritarren zalantzak argitzen eta hirirako lehentasuna duten proposamenen aldeko botoak jasotzen. Karpak martxoaren 3an aterako dira kalera, bai goizez, bai arratsaldez, eta Arrontegin abiaraziko dute ibilbidea.


Auzoetako lekurik jendetsuenetan jarriko dira ontziak, botoa eman nahi duten barakaldarrek aurrekontu parte-hartzaileen formularioa bertan sar dezaten.


Amaitzeko, Udaleko web orrian (www.barakaldo.org) Aurrekontu Parte-hartzaileak izeneko atala egokituko da, nahi duenak on line bozkatu ahal izateko.


“Karpak eta ontziak jartzeaz gain, on line bozkatzeko aukera ere emango diegu herritarrei, hirian antolatzen den mota honetako lehenengo prozesu parte-hartzaile honetan ahalik eta herritar gehienei erraztasuna emateko asmoz. Horrela, hiriko auzo guztietara helaraziko dugu aurrekontuetan parte-hartzeko aukera” azpimarratu du alkateak.


16 urtetik gorako barakaldarrek `Barakaldon asmoak betetzen´ programan zehaztutako sei ataletako proposamen bana bozka dezakete. “Atalen bat hutsik geratzen bada, edo atal bakoitzeko proiektu bat baino gehiago hautatzen bada, formularioak ez duela balioko jakitea oso garrantzitsua da” azpimarratu du Del Campok.


Formularioan izena, abizenak eta NANa jarri (pertsona batek birritan ez bozkatzeko), eta martxoaren 1etik 15era bitartean entrega daitezke horretarako beren-beregi egokitutako lekuetan. “Uste dugu jende askoak hartuko duela parte, barakaldarrek beti izan dutelako argi hiriak zer behar duen. Barakaldo elkarrekin eraiki behar dugu” esan du alkateak.

ONTZIAK –bozkatzeko-
-Lasesarreko kiroldegia
-HAZ -Herriko Plaza
-Clara Campoamor
-Zuhatzuko Kultur Etxea
-Lutxanako LHIK/CIP
-Retuertoko Adinekoen Zentroa
-Gurutzetako Kultur Etxea
-Errekatxoko CIHMA
-Kastrexanako plaza
-Burtzeñako ludoteka

KARPAK –ordutegia eta kokapena-
-2017/03/03 11:00etatik 14:00etara Arrontegin – Anbulatorio inguruan-
-2017/03/03 16:00etatik 19:00etara Retuerton - Plazan -
- 2017/03/06 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Gurutzetan - Ospitalean -
-2017/03/07 11:00etatik 14:00etara San Bizenten - Elizateko plazan -
-2017/03/07 16:00etatik 19:00etara Desertu-Urbanen - Plazan -
-2017/03/08 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Bide Oneran.
-2017/03/09 11:00etatik 14:00etara Zuhatzu-Arteagabeitian -Azoka txikian -
-2017/03/09 16:00etatik 19:00etara Lutxanan - Plazan -
-2017/03/10 11:00etatik 14:00etara, Santa Teresan - Gabriel Arestin -
-2017/03/10 16:00etatik 19:00etara Burtzeñan - Plazan -

 

Partekatu:
Twitter Facebook