Barakaldoko aurrekontu berriari esker, auzoetako jaiak egiteko dirulaguntzak 10.000 eurora zabaldu daitezke - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko aurrekontu berriari esker, auzoetako jaiak egiteko dirulaguntzak 10.000 eurora zabaldu daitezke

Barakaldoko aurrekontu berriari esker, auzoetako jaiak egiteko dirulaguntzak 10.000 eurora zabaldu daitezke

2022/01/14


Barakaldoko udal-aurrekontu berrian auzoetako jaiak diruz laguntzera bideratutako partida handitu da. Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak gaur goizean azaldu duen bezala, hirian auzo bakoitzeko jaietako ekitaldiak programatzen lan egiten duten hamahiru batzordeek 10.000 euro izango dituzte aurten, pasa den 2021eko 8.500 euroen ordez. Horrek esan nahi du 1.500 eurotan handitu dela horietako bakoitzerako.

Jai-batzordeek urte osoan egiten dute lan, eta egun jakin batzuetan auzoetako kultura- eta/edo jai-jardueretako programarik onenak prestatzen dituzte, Barakaldoko Udaleko Kultura Arloaren laguntzarekin. Arlo horrek, dirulaguntza izendunetan itzulitako baliabide ekonomikoez gain, beste laguntza-mota batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola azpiegiturak lagatzea (hesiak, agertokiak eta abar). "Partida honetan dirulaguntzak handitzearen bidez, batzorde hauek beren borondatez egiten duten lana aitortu nahi dugu, funtsezkoak baitira gure hiriko tradizio eta ohiturei eusteko", adierazi du Canterok.

Pandemiaren ondorioz, azken bi urteetan oso zaila izan da jai-ekitaldiak horien jatorrizko formatuan antolatzea; beraz, auzoetako jai-batzordeek egindako kultura-jardueren programazioa osasun-agintarien jarraibideetara egokitu da. "Udalaren aurrekontu berria onartuta, aurrekontua indartu daiteke, eta auzoak dinamizatzeko egiten diren jarduerez gozatzen jarraitu dezakegu. Auzo bakoitzeko bizilagunek, bestalde, oso ondo baloratzen dute programazio hori", adierazi du zinegotziak.

Auzoetako jaien programak garatu ahal izateko dirulaguntzen partidan igoera hori jasoko duten batzordeak honako hauek dira: San Vicente, Kastrexana, Lutxana, Cruces, Llano, Urban-Galindo, Zuazo-Artegabeitia, Retuerto, El Regato, Burtzeña, Rontegi, Beurko-Bagatza eta Gorostiza.

(FUENTE: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook