Barakaldoko alkateari “Jolastoki irekiak” programan murrizketak ez egitea eskatzen dio EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko alkateari “Jolastoki irekiak” programan murrizketak ez egitea eskatzen dio EAJ-PNVk

Barakaldoko alkateari “Jolastoki irekiak” programan murrizketak ez egitea eskatzen dio EAJ-PNVk

2013/11/13


Euzko Alderdi Jeltzaleak alkateari eskatzen dio hezkuntza alorrean egiten dituen murrizketak bertan behera uztea eta ikastetxe publikoetan berriro ere “Jolastoki irekiak” programa larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan eskaintzea. Proposamen hau ikasleen eta gurasoena da. Hauek kexatzen dira gobernu taldeak ikastaro honetan ikastetxeen kopurua murriztu eta asteburuetan eta jai-egunetan orduak kendu dituelako. Ordu hauetan, atezainek jolastokiak irekita zeuzkaten.

Kontratu hau amaituta, udalak erabaki du zerbitzu hau kontratu berri baten bidez ematen jarraitzea. Kontratu berri hau datorren abenduaren 31n bukatuko da. Indarrean dagoen kontratuan udal arduradunek programa hau egiten deneko ikastetxeen kopurua murriztu dute. Gaur egun, zerbitzu hau 7 ikastetxek ematen dute, 9 ikastetxeren ordez (Juan Ramón Jiménez eta El Pilar kendu dute). 7 hauek larunbat goizean irekitzen dute, 5 orduz, eta PSEk igandeetan eta jai-egunetan zegoen eskaintza kendu du.

Partekatu:
Twitter Facebook