Barakaldoko alkateak Musika Kontserbatorioko zuzendaritza berria hautatzeko prozesua hasteko agindua eman du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko alkateak Musika Kontserbatorioko zuzendaritza berria hautatzeko prozesua hasteko agindua eman du

Barakaldoko alkateak Musika Kontserbatorioko zuzendaritza berria hautatzeko prozesua hasteko agindua eman du

2017/03/21


 Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorioko zuzendaritzak egin zion formalki uko karguari. Agintaldiaren iraupenaren inguruan sortutako polemikaren ondoren, oraingo zuzendaritza taldeak etapari amaiera ematea erabaki du Alkatetzara bidalitako idazki baten bidez. Amaia del Campo alkateak, bere funtzioei jarraiki, uko egitea berretsi du eta zuzendaritza berria hautatzeko prozesua hastea agindu du.


Zuzendaritzak jardunekoa izaten jarraituko du hautaketa-prozesu berria bukatu arte. Prozedura martxan jartzeko, jarduneko zuzendaritzak OOG berria deituko du hauteskunde-prozesua onartzeko eta hauteskunde-egutegia onartzeko.


Prozesu honek hilabeteko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta Alkatetzak une oro begiztatuko du. Hala ere, kontuan izan behar da Aste Santuko oporretan zehar prozedura geldituko dela.


Uko egiteak hiru pertsonei erreferentzia egiten die, zuzendaritzako, ikasketa buruko eta idazkaritzako karguak dituztenei. Udalak etengabeko harremana izan du Musika Kontserbatorioko zuzendaritzarekin eta IGE Iparragirrerekin. Hemendik aurrera burutuko den prozesuaren berri eman die ahal bezain laster zuzendaritza talde berria izendatzeko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook